Ibaia sutan Australian frackingaren erruz

  • Lurpeko gasa erauzteko fracking teknikaren arriskuez ohartarazteko, Australiako Alderdi Berdeko diputatu Jeremy Buckinghamek ibaiak su nola hartzen duen grabatu du.


2016ko apirilaren 26an - 10:17
Australiako Alderdi Berdeko diputatu Jeremy Buckinghamek ibaiak su nola hartzen duen grabatu du.

Fracking teknika ibai horretatik kilometro batera erabiltzen ari direla gogorarazi eta ibaia metano gasez kutsatua dagoela salatu du. Irudi ikusgarri hauek sarean milaka ikustaratze izan dituzte.

"Hau da Australiako etorkizuna ez baditugu fracker-ak geratzen, estatu guztietan zehar zabalduko dute eta komunitate guztiei hau egin", dio Buckinghamek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude