argia.eus
INPRIMATU
Ibai Iztueta: “Poesian puntu bati begira geratzen zara, eta begirada hori da poesia”

2008ko maiatzaren 20a

"Poesia narratiboa edota narrazio poetikoa gisakoak esan ohi dira eta batak ez duela bestea kentzen pentsatu beharko dugu. Nolanahi ere, egia da, alor bat zein bestea bereizten duten ezaugarriak badirela. Poetiko-eskematikoki esateko: narrazioa marra single baten bidez adieraz daiteke, eta poesia puntu batez. Narrazioan puntu batetik besterako bidea egiten da, sekuentziaz sekuentzia, eta ibilbide hori da narrazioa. Poesian puntu bati begira geratzen zara, eta begirada hori da poesia". (2008-05-20)