EHZ

Iaz baino jende gutxiago ibili arren, balorazio baikorra egin dute EHZko antolatzaileek

  • Euskal Herria Zuzenean festibaleko antolatzaileek aurtengo edizioa baikor baloratu dute, programatutako ekitaldiak amaitzeko ordu batzuk faltan egindako agerraldian. Hala ere, ez dute ezkutatu aurreko urtean baino jende gutxiago ibili dela, eta horren arrazoiak aztertu eta neurriak hartzen saiatuko direla aipatu du Eneko Etxegarai lehendakariak. Guztira 14.500 lagun ibili dira Heletan (Nafarroa Beherea) ostiraletik igandera.


2012ko uztailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
EHZko antolatzaileek balorazio ona egin dute

Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu eta ostiralean eutsi bazion ere, larunbat arratsean euria egin zuen. Hala ere, "giro ezinhobean eta segurtasun aldetik aparteko arazorik gabe" egin dira programatutako 82 ekimenak. Orotara, kontzertuak, eztabaidak, lip dub grabaketa, antzerkia, zikiro jana, dokumental proiekzioa, tailerrak, umeentzat ekitaldiak eta dantzak egin dira.

Lehen gauean 4.500 lagun hurbildu ziren Heletara, iaz baino 1.500 gutxiago.

Taldeen maila musikala nabarmendu zuten, baita zenbait taldek izandako engaiamendua ere. Antolatzaileek eztabaida eta tailerren balorazio positiboa egin zuten, lurraldetasunaz edo autogestioaz egindakoak nabarmenduz.

Festibalarekin pozik agertu zen Heletako auzapeza ere, eta festibalean lagundu duten 700 bolondresen lana nabarmendu zuen. Hurrengo urtean ere bertan egingo da jaialdia.

Desmuntaia lanak datorren aste osoan egingo dituzte EHZko laguntzaileek.

Informazio gehiago:

ARGIAn aurtengo edizioari buruz joan den astean egindako bideoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Eguneraketa berriak daude