argia.eus
INPRIMATU
Iaz baino %25 ama gehiagok dute poliziaren zaintza Nafarroan
  • Ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia Nafarroan, erasotzaileengandik babesteko.

ARGIA @argia 2024ko apirilaren 04a

Indarkeria matxista salatzen duten bi emakumetik bat, Nafarroan, ama da. Segurtasunaren ikuspegitik, auzitegi eta erakundeek zaintzapeko polizia jartzeko aukera planteatzen dute sarri, eta datuak argitara eman dituzte apirilaren hasieran. Guztira, ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia, egunaren ordurik gehienetan edo guztietan, Nafarroan.

938 biktima horietatik, 195 kasutan haien haurrak "egoera zaurgarrian" daudela ere esaten du Espainiako Barne Ministerioaren txostenak. Horrez gain, 61 kasu identifikaturik dituzte "egoera bereziki zaurgarrian" daudenena. Horietatik 16 "muturreko arriskuan", eta gehienak "arrisku altuan".