IAk Arrasaten deituriko manifestazioa eta eragin dituen erreakzioak

  • Ikasle Abertzaleek deituta, manifestazio nazionala egin dute Arrasaten, ikastetxeak greba-eskubidea berma dezala eskatzeko. Deialdiak eragin duen zalaparta ulertzeko, inplikatuen iritziak jaso ditugu segidan.


2018ko otsailaren 22an - 12:15
"Greba eskubidea orain! Arizmendi bete zure hitza" lelopean egin dute manifestazioa / @IAbertzaleak

IA: "Ikasle iraultzaileen ahalduntze ariketa bat da hau"

Ikasle Abertzaleek plazaratutako agirian diotenez, “hilabete askotan, IAk borroka egin du Arizmendik gaur egun daukan greba araudi onartezina aldatu dezan. Araudi hori baliatuta, grebak sistematikoki boikotatu izan dira; izan ere, %25eko desbinkulazioa lortuz gero, greba ez da irteten, nahiz eta gainerako %75ak aldeko botoa eman. Egoera hori probokatzeko, atzeratu ezin omen diren azterketak jartzen dituzte greba egunetan, xantai gisa”. IAren hitzetan, "hau ez da ikasle batzuen kapritxoa. Hau ikasle iraultzaileen ahalduntze ariketa bat da. Ez dugu onartzen grebarako eskubide errealik ez izatea, eta ez dugu negoziatuko justiziaz dagokigun ezer".

Manifestazioaren irudiak:

Zuzendaritza: “Ez diogu ezeri ateak ixten, dena dago aztergai”

Arizmendiko zuzendaritzak azaldu digu Batxilergoan betidanik izan dela grebarako eskubidea eta inoiz ez dela ukatu. Iaz lehenengo aldiz aldarrikatu zuten DBH 4koentzako greba eskubidea eta “araudia zaharkituta zegoela ikusi genuen, bai ikasleek, bai guk. Araudia berrikusteko konpromiso firmea daukagu –diote zuzendaritzatik– eta dagoeneko hasi gara ikasgeletako ikasle ordezkariekin bilerak egiten, gaia jorratzeko eta puntuz puntu hausnarketa egiteko, ez diogu ezeri ateak ixten, dena dago aztergai”.

Hainbat ikasle ordezkarik ez du grebarekin bat egin

Arizmendi ikastolako hamazazpi ikasle ordezkarik argitu dute ez dutela bat egiten grebarekin. Zera diote plazaratutako oharraren lehenbiziko puntuan: "Greba araudia aldatzeko prozesuaren hastapenak ez ziren aurreko ikasturtean eman, soilik proposamenak izan ziren. Hori dela eta, aurtengo ikasturte hasieran, urtean zehar landuko genuen plangintza zehaztu zen eta orain dela hiru aste inguru hasi ginen prozesua martxan jartzen. Gainera, argitu beharra dago, ez dela izan ikasle abertzaleek sortutako presioagatik, ikastolan aurreikusita baitzegoen araudia aldatzea.

Ikastolen Elkartearen babesa ikastetxeari

Ikastolen Elkarteak, bestalde, babesa adierazi dio Arizmendiri, ohar baten bidez (PDF): "Arizmendi ikastolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin greba eskubidea bermatzeko araudia berrikusten ari den unean, Ikasle Abertzaleak taldeak deituriko mobilizazioak harridura eta kezka sorrarazi dizkigu".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle Abertzaleak
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


2023-09-24 | Mikel Eizagirre
"Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe"

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


Eguneraketa berriak daude