Ia 10.000 sinadura bildu dituzte EITBn eztabaida gardena eskatuz

  • Andoaingo Ipar Haizea koordinadorak Change.org plataforman sustatutako sinadura kanpainak zehazki 9.568 sinadura zeramatzan bildurik maiatzaren 11ko 12:30etan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak sinadura guztiak EITBko arduradunei entregatu nahi dizkie hilaren 17an, elkarretaratze publiko batez lagundurik, euskal irrati-telebista publikoari eskatzen baitio antolatzea erraustegiaren inguruko eztabaida publikoa.

Zero Zabor @@zero_zabor
2018ko maiatzaren 10a
Erraustegiaz eztabaida publikoa eskatuz bildutako sinadurak maiatzaren 17ean entregatuko dizkiote EITBko zuzendaritzari.

Hitzez hitz kanpainaren antolatzaileek diote: “ Erraustegiaren proiektu berriaren aurrean eta politikari bultzatzaileek proiektu garesti eta herritarren kezka handiaren aurrean erakutsi duten egoera kudeatzeko borondate eza ikusita, Zubietako erraustegiaren eraginen inguruko adituen arteko eztabaida publikoa eskatzen dugu, bi aldeak egongo direna: erraustegiaren aldekoa eta aurkakoa. Bi jarrerak kontrastatuko diren eztabaida publikoa eskatzen dugu. Eztabaida hori telebistan izatea nahi dugu”. Sei hilabeteren buruan 10.000 sinadura lortzeko zorian direnean, EAMek elkarretaratzea deitu du EITBk Donostiako Miramonen daukan egoitzaren atarian heldu den ostegunerako, hilak 17. Maiatzaren 17a Birziklatzearen Nazioarteko Eguna ospatzen da.


Errausketa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-16 | Zero Zabor
Gipuzkoako zaborrak Bizkairako bidean: GuraSOS eta ELAren erreakzioak

Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira –sare sozialetako iritzi ugariez gain– eragile sozialen erreakzioak ezagutzen. Lehenetakoak izan dira GuraSOS elkartea eta ELA sindikatua. Hona zabaldu dituzten idatziak:


2018-05-15 | Zero Zabor
Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean... eta garestitzen

Mallabiako udalak ukaturik baimena Gipuzkoatik 60.000 hondakin nahasi bertako zabortegira eraman ditzaten, Bizkaiko Foru Aldundiak sartu du eskua operazioan eta Gipuzkoari bi aukera eskaini dizkio: edo tona horiek Zabalgarbiko erraustegira eramatea, edo zaborrok beste TMBren batean tratatu ondoren eramatea Bizkaira, beti ere bi operazioetako edozeinetan sortuko diren koste gehigarriak pagatuz.


2018-05-11 | Zero Zabor
Intxaurrandieta eta Errazkinen epaiketan, fiskaltzak ere 45 urteko kalte-ordainen eskaria berretsi du

Madrilgo Kontuen Auzitegian Iñaki Errazkinen eta Ainhoa Intxaurrandietaren kontra burutzen ari diren epaiketan, fiskalak bat egin du GHKren abokatuk haien kontra egindako kalte-ordainen eskariarekin: 45 milioi euro, horietatik 36,3 aurreko agintariek sinatutako swap kreditu toxikoengatik, Naiz-Garak aurreratu duenez.


2018-05-04 | Txintxarri
Hitzarturen lehen Gune Irekia egingo dute hurrengo larunbatean, Landaberri ikastolan
Hitzarturen lehen Gune Irekia egingo dute hurrengo larunbatean, Landaberrin.Herritarrak deitu dituzte hondakinen kudeaketari buruz eztabaidatzera. Egun osoan ahalik eta iritzi gehien bildu nahi dituzte, kontsentsuzko erabaki bat hartzeko

 

 

 


2018-05-03 | Usurbilgo Noaua
Erraustegiarentzako goi-tentsioko linearen aurkako sinadura-bilketa abiatu du Aire Garbiak

Zubietako erraustegia sare orokorrera lotzeko goi-tentsioko linearen aurkako agerraldia egin dute asteazken arratsalde honetan Lasarte-Orian, bertako Aire Garbia herri plataformak deituta. Eskaera bikoitza egin diote udalari. “Udalaren jabetzako lurzoruetan goi-tentsioko linea pasatzeko baimenik ez ematea eta erraustegia sare orokorrarekin lotuko duen 132 kV-ko goi-tentsioko linea egiteko obra lizentzia ez ematea”.


2018-04-26 | Zero Zabor
Urbaser eta FCC Zubietako pastela banatzen: inork ez ditu ikertuko -%25eko beherapen susmagarriak?

Espainian hondakinen merkatua konpainia handienen artean  adostuta elkarbanatzen dutela aspaldiko kontua da, auzitegiek isun handiz zigortua dute lehen ere Urbaser, ACS, FCC eta abarrez osatutako cartela. Zubietako erraustegiaren prozesua jarraitzen duenak, ordea, irudipena eduki dezake zaborren ugazaba handiok berdin jarraitzen dutela. Berrikitan FCCk Zubietako operazioan muturra sartzea nola lortzen ari den ikusi besterik ez dago.


2018-04-17 | Zero Zabor
Erraustegia ez eraikitzea eskatu du Lasarte-Usurbilgo Oriarte Institutuak

Lasarte-Oria eta Usurbilgo ikasleak biltzen dituen Oriarte institutuko ikasle, irakasle eta langileek Gipuzkoako Foru Aldundiari eta GHKri eskatu diete Zubietan erraustegirik ez egitea.


2018-04-13 | Zero Zabor
Bartzelonako erraustegiaren kutsadura eta iruzurrak salatu dituzte auzitegian

Bartzelona Metropolitanoko Aire Net (Haize Garbia) auzo elkarteak fiskaltzan salatu du Sant Adrià de Besóseko errauste planta, hura delakoan inguru horietan minbizien tasa Kataluniako bataz bestekoa baino 2,5 bider handiagoa izatearen erruduna. TERSAren erraustegia ixteko eskatu dute auzotarrek.


2018-04-09 | Uztarria
Euri zaparradak ez du isildu Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko elkartasun mezua

Apirilaren 12ko epaiketaren atarian, ehunka lagun bildu da larunbatean Azpeitian Iñaki Errazkin  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu ohiari eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohiari elkartasuna erakusteko eta "errauskailuak alternatibak badituela aldarrikatzeko". Eguraldiak lagundu ez duen arren, lau haizetara zabaldu nahi izan dute elkartasun mezua. 


2018-04-02 | Zero Zabor
Intxaurrandieta eta Errazkinekin elkartasunez, manifestazioa 7an Azpeitian

Elkar Ekin Azpeitian “Elkartasuna eta Aldaketa soziala” lantzen dituen elkarteak deituta, datorren larunbatean, apirilak 7, manifestazioa burutuko dute GHKren agintean zeudenean Zubietako erraustegiaren kontratua eteteagatik Madrilen epaitu behar dituzten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietarekiko elkartasunez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude