i-Zurrumurruaren amaiera

  • Steve Jobsen jarraitzaileek, edozein futbolzalek bezala, beren nahi, espektatiba eta frustrazioak proiektatzen dituzte beren idoloengan. Hala, duela urte batzuk Tablet PCak modan jarri zirenean, mac-hooliganak berehala hasi ziren ustezko TabletMac bati buruzko zurrumurruak hedatzen. Zurrumurrua indarra galtzen joan zen, netbook oldearekin batera berriz ere suspertu arte. Arraroa egiten zitzaion askori netbookek suposatzen zuten ordenagailu kategoria berrian Applek alternatibarik ez aurkeztea.


2010ko otsailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Gorabehera horiek duela pare bat aste amaitu dira, Steve Jobs taula gainera igo eta iPad delakoa aurkeztutakoan. Maczale asko etsita daude (gaude!) Appleren gailu berriarekin, eta arrazoiak ez dira falta: ez da TabletMac bat, iPhone telefonoen sistema eragilea daramalako; ez da netbook bat, teklatua faltan eta prezioan dolar askotxo soberan dituelako; ez da telefono bat, horretarako handiegia izateaz gain, ez duelako deirik egiteko balio; liburu elektroniko gisa ere ikusi beharko, pantaila arrunta baitu, eta ez paper elektronikokoa, nabigatzeko gailua dela dio Applek, baina horretarako teknologia gakoak –Flash, esate baterako– ezin ditu erabili. Kritika andana jaso du iPad-ak, maczalerik amorratuenetako askok ere PowerMac Cube, AppleTV edo MacBook Air ekarri dituzte gogora: teknologia aldetik punta-puntakoak izan arren, oihartzun eskasa lortu duen aurrekariak.

Bi hilabete falta dira oraindik iPad famatua kalean ikusi ahal izateko, eta ordura arte ez dago jakiterik benetan zer harrera izango duen. iPhone telefonoak ere antzeko kritikak jaso zituen hasieran, telefono huts gisa oso mugatua zelako, baina kontuak kontu, mundu osoko telefono egileen erreferente nagusi bihurtu zen egun batetik bestera.

iPadak ere denetik du apur bat, hutsune nabarmenak eta Appleren murrizketa politika zorrotza barne... baina Jobs eta bere lagunak maisuak dira murrizketa horiek estiloaren mozorroan saltzen, eta bere produktu berrien inguruko ezinegona produktua bera salgai egon baino dezente lehenagotik sortzen. Asmatuko dute oraingoan ere? Bi hilabete barru ikusiko dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude