argia.eus
INPRIMATU
I. Topa Eszenika antolatu dute Usurbilen

2009ko abuztuaren 25

Irailaren 3an hasi eta 6ra arte, euskarazko antzerki esperimentalari buruzko tailerrak eta ikuskizunak burutuko dira Usurbilen (Gipuzkoa). Txerriki antzerki taldeak eta Artedramak antolatu dituzte ekimenak eta Sutegi kultur etxean egingo diren tailerretan sorkuntza, dantza, soin adierazpena, antzezpena edota joko eszenikoa bezalako gaiak jorratuko dira. Ikuskizunak Sutegi kultur etxean, Artzabalen eta Udarregi ikastolan egingo dira, besteak beste. Lehen egunean bi antzezpen eta Borja Ruiz idazlearen Aktorea XX. mendean liburua aurkeztuko da eta hurrengo egunetarako, helduentzako ipuin kontaketak eta bakarrizketak antolatu dira, beste ekintza batzuen artean.