Aurten beteko dira 100 urte I. Mundu Gerra abiatu zela eta 70 urte II. Mundu Gerran Normandiako lehorreratze ezaguna gertatu zela. Orduan jazotakoak gogora ekartzeko lau filmez osatutako zikloa antolatu du hil honetan Nafarroako Filmotekak.
Hasiera 1962ko The Longest Day film estatubatuarrarekin emango diote hilaren 9an, astelehena. Ken Annakin, Andrew Marton eta Bernhard Wickik zuzendutako pelikula da, Normandiako lehorreratzearen testuinguruan egina.
Ekainaren 13an, ostiral iluntzean, Il generale della Rovere italiarra izango da ikusgai, 1959an Roberto Rossellinik zuzendutako film italiarra; hau ere, orain 70 urteko lehorreratze hartan oinarrituta.
Lehen Mundu Gerrako gertaera ilunak gogorarazteko izango dira hurrengo bi pelikulak. Ekainaren 20an proeiktatuko dute lehena, 1925eko The Big Parade filma, King Vidor estatubatuarrak zuzendua.
Zine-zikloa ekainaren 27an amaituko dute, Lehen Mundu Gerrako Frantzian girotutako eta Stanley Kubrickek zuzendutako Paths of Glory film estatubatuarrarekin.