I. Mundu Gerraren mendeurrena zinez gogoratuko du Nafarroako Filmotekak

  • Aurten beteko dira 100 urte I. Mundu Gerra abiatu zela eta 70 urte II. Mundu Gerran Normandiako lehorreratze ezaguna gertatu zela. Orduan jazotakoak gogora ekartzeko lau filmez osatutako zikloa antolatu du hil honetan Nafarroako Filmotekak.


2014ko ekainaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lau film proiektatuz gogoratuko dute I.Mundu Gerraren mendeurrena eta Normandiako lehorreratzearen 70.urteurrena (Irudia: nontzeberri.com)

Hasiera 1962ko The Longest Day film estatubatuarrarekin emango diote hilaren 9an, astelehena. Ken Annakin, Andrew Marton eta Bernhard Wickik zuzendutako pelikula da, Normandiako lehorreratzearen testuinguruan egina.

 

 

Ekainaren 13an, ostiral iluntzean, Il generale della Rovere italiarra izango da ikusgai, 1959an Roberto Rossellinik zuzendutako film italiarra; hau ere, orain 70 urteko lehorreratze hartan oinarrituta.

 

 

Lehen Mundu Gerrako gertaera ilunak gogorarazteko izango dira hurrengo bi pelikulak. Ekainaren 20an proeiktatuko dute lehena, 1925eko The Big Parade filma, King Vidor estatubatuarrak zuzendua.

 

 

Zine-zikloa ekainaren 27an amaituko dute, Lehen Mundu Gerrako Frantzian girotutako eta Stanley Kubrickek zuzendutako Paths of Glory film estatubatuarrarekin.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


Eguneraketa berriak daude