I-Ener herritar sozietatea, energia berriztagarrietan indartsu eta kementsu

  • 2014ko urtean sortu zen, aitzin 10 bat pertsona bildu ziren gogoetatzeko nola sortu egitura bat hemen berean dugun energia berritzeko. Egituratu ziren herritar sozietate bezala, emeki-emeki abiatu ziren langile bat hartzen zutela. Joan den larunbatean biltzar nagusirat gomitatuak zituzten beren akziodunak. Solastatu gira Bixente Uhalde makearrarekin, puntu bat egin dauku biltzar nagusiaz eta I-Ener-en norabideetaz.


2018ko ekainaren 18an - 09:38
I-Ener-eko akziodunak Makeako panoen aitzinean. (Argazkia: I-Ener)

Enpresa hunen izpiritua, ingurumenak naturalki eskaintzen duen energiaren baliatzeaz gain, bere ibilmoldean parte-hartzailea izan nahi du. Hortarako plantan jarri dute akziodun izaiteko posibilitatea, edozoinek hartzen ahal du nahi duen akzio kopurua, lehen prezioa 50€koa delarik. Horrez gain, enpresa, elkarte edo egitura publiko (Herriko Etxe, Euskal Elkargo, Departamenduko Kontseilua edota Eskualdea) partaide izaiten ahal dira. Bixente Uhaldek erran daukunaz, biltzar nagusian 393 akziodun gomitatuak ziren, horietan 5 enpresa, 8 elkarte eta gaur-egun den Herriko Etxe akziodun bakarra, Makeakoa. Baikor agertu da beste Herriko Etxe batzuk ere sartuko direla. I-Enerren helburua da sentsibilizatzea publiko zabal bat energiaren kontsumitzeko molde desberdinetaz, energia berriztagarriak garatzea, mugimendu sozial eta elkartasunezkoak bultzatuz. Bixentek azaldu dauku hartu duten eremua Ipar Euskal Herria dela, nahi baitute ere kondutan hartu, hemen berean berotasun eta elektrizitate ekoizpenak bertokiratzea eta bertan kudeatzea.

Herriko Etxeekin lanean

Harremanetan jartzen dira Herriko Etxeekin, ikusteko posibilitate bat baden herrian teilatu publiko baten baliatzeko pano fotovoltaikoen ezartzeko. Herriko Etxe batek kontseiluan bozkatu eta, harremanetan jartzen da I-Enerrekin, hauek ikusten dute zer posibilitate baden eta obren kudeaketa beren gain hartzen dute. Holako proiektu bat ez dute nahi Herriko Etxea eta I-Enerren artekoa bakarrik izan dadin, bainan herriko jendeek ere berengana dezaten. Hortarako biltzar publiko bat edo beste antolatzen dute herrian, azaltzen dute zer egina izanen den, hori baita egitura honen xedeetarik bat, parte-hartzaile izaitea. Bixentek, klimaren beroketa dela eta, jendeari kontzientzia harrarazi behar dela inportanta kausitzen du, herriz-herri holako egitasmoak lagungarriak direla erran dauku. Gaur-egun 80 bat Herriko Etxe ikusiak izan direla, gehienek estimatzen dutela I-Enerren desmartxa erraiten zaukun makear gazteak. Beste herri batzuk ere onartua dute, laster hunen berri izanen dugu. Proiektua abiatzen delarik berehala komunikazio bat plantan jartzen dute, herritarrek jakin dezaten xuxen zer den xedea, nun egina izanen den eta nola kudeatua izanen den diruztatzea, proposatuz akziodun bilakatzea.

Energia berri hori nola baliatua

Lehenik erran behar da, I-Ener-ek bakarrik leku publikoetan dituela instalatzen panoak, ez eta etxe arruntetan. Ongi begiratzen dute teilatua aski azkarra eta sanoa den panoak jasaiteko, eraikitzeko zentrala muntatzen dute. Dena muntatua delarik eta zentrala martxan jarria, argindarra saltzen dute gehienetan EDF-ri. EDF enpresa da erosle nagusia Frantzia mailan, berak baitu bakarrik estatuaren laguntza prezio onean erosteko energia elektrikoa. Hala ere, EDFen monopoloa saihestu duen ENERCOOP kooperatiba hornitzaileak I-Ener-en zentrala baten ekoizpena erosten du, hots Izurako eliza. I-Ener-eko langileak Makean instalatu zentralaren adibidea hartu du, hor ekoizten den energia, 30 bat etxeren kontsumoa dela erranez.

Beste energia iturriak

I-Ener berezitua bada pano fotovoltaikoetan, beste posibilitate batzuk ere badirela ohartarazi du Bixente Uhaldek. Biomasa, ur-indarra, haize-errotak... ere badirela azpimarratzen zuen, Ipar Euskal Herrian egingarriena dela panoen ezartzea iduritzen zaio. Metanizazioari buruz gogoeta baten eramaiten ari da I-Ener, mementoan deus konkreturik ez delarik finkatua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Energia berriztagarria Aragoitik Gatikaraino eramateko linea elektrikoen zama

Energia berriztagarria sortzeko proiektuek aurrera egin ahala, horien elektrizitatea garraiatzeko linea proiektuak ere azaleratzen ari dira. Horietako batzuk, adibidez, Nafarroa, Araba eta Bizkaia zeharkatzen dituzte.


2024-03-25 | ARGIA
"Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde" manifestua sinatu dute hainbat alorretako 75 pertsonak

"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


2024-03-17 | Roser Espelt Alba
Desjabetze bidezko metaketa berriztagarria

Zertara dator gure herria zentral eolikoz eta eguzki-plakaz betetzeko urgentzia hau? Bistan da, arrazoi agerikoena klima aldaketari erantzuteko premia dela, erregai fosilak iturri berriztagarriekin ordezkatzekoa. Hain zuzen, hori omen da Europako funtsen zein estatu eta... [+]


2024-03-12 | Estitxu Eizagirre
Jorge Riechmann
"'Trantsizio energetikoa' lematzat duen bizimodu inperialak ez gaitu infernutik aterako"

Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean gaiaz mintzatu da Jorge Riechmann ekologista ezkertiar antikapitalista Gasteizen, Araba Bizirik taldeak antolatuta. Adrián Almazán unibertsitateko irakasle eta Araba Bizirik taldeko kideak gidatu du solasaldia... [+]


Eguneraketa berriak daude