Hutsetik hasi nahi du Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiaren lizentziaren afera

  • Euskalerria Irratiko ordezkariek Nafarroako Parlamentuan gogorarazi dute 1998ko lehiaketako lehen fasean haiek izan zirela puntuaziorik hoberena eskuratu zutenak, eta epaileek hala adierazita, puntuazioa ezin dela berriro ere hutsetik hasi.


2014ko otsailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskalerria Irratiaren lizentziaren aldeko manifestaldia Iruñean (Argazkia: Zuzeu)

Auzitegi gorenak Net21 eta Radio Universidad de Navarra irratiei emandako lizentziak indargabetu egin zituen urtarrilean, 1998an hasitako auziari amaiera emanaz.

15 urtez luzatu den ibilbide judiziala

1998an irrati baimenen esleipena bi fasetan banatu zuten: lehenengo fasean kontratazio mahaiak lau alor puntuatu zituen. Puntuazio horietan, Euskalerria Irratiak jaso zuen balorazio hoberena. Bigarren faserako, ordea,Nafarroako Gobernuak  mahaia desegin eta Angel Sanz (orduko komunikazio zuzendaria) izan zen puntuazioa egiteaz arduratu zena.

Euskalerria Irratiko kideek helegitea aurkeztu zuten eta epaileek puntuazioa irizpide politikoen baitan egina zela baieztatu zuten, Euskalerria Irratia baztertu eta lizentziak Net21 eta  Opus Dei-ko Radio Universidad de Navarrari eman izanak oinarri sendorik ez zuela frogatuta.

Bigarren fasearen puntuazioa errepikatu zen orduan. Oraingoan Opus Deirekin harreman estua zuen kanpoko enpresa baten esku  (DOXA Consulting) utzi zuen Nafarroako Gobernuak.

Bigarrenez Euskalerria Irratikoek helegitea aurkeztu, eta epaileen ebazpenak baliogabetu egin zuen irratia lizentziarik gabe uzten zuen erabakia. DOXA Consulting enpresak puntuazioa aurrera eraman ezin zuela ebatzita.

Nafarroako Gobernua izan zen orduan Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu zuena eta urte hasieran iritsi den epaia helegite horren aurkakoa da: 1998. urtera atzera egin eta lehenengo fasea ontzat ematen du, bigarrena baliogabetuta.

Nor dabil “nahieran”?

Ibilbide judizial honetan epaileek lau peritu independenteren balorazioak erabili dituzte. Balorazio horiek frogatu dute Euskalerria Irratiak aurkeztu zuela proiekturik hoberena, eta erabakia 1998an aurkeztutako proiektuen ezaugarrien arabera hartu behar dela.

Hori ikusita, irrati euskalduneko langileek prozesu berri bat hutsetik hasi beharrean perituen txostenak kontuan izango dituen lehiaketa abian jartzea eskatu dute, lehenengo fasean gauzatutako puntuaketa ere errespetatuko duena.

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako kultura kontseilariak, berriz, lizentzien esleipena zerotik hasi nahi duela azaldu du, prozesua “legearen arabera” egin dadin.

Argi azaldu du gainera, ez duela Net 21 eta  Radio Universidad de Navarrari emandako lizentziak Euskalerria Irratiari emateko asmorik: «Hori egingo banu, emititzeko lizentziak nahierara banatzea litzateke, eta guk legedia bete behar dugu».


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Euskalerria Irratiak podcasten aldeko apustua eginen du denboraldi honetan

Irrati urtea astelehenean, hilaren 18arekin, abiatuko dute, albistegiak eta arratsaldeko magazina indartuta. Azaroaren 7an, irratiak 35 urte beteko ditu eta hainbat ekimen gauzatuko  dituzte urteurrena ospatzeko.


Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


Maiaren publizitate banaketaren aurka helegitea aurkeztu du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean, Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren esleipenaren kontra.


Eguneraketa berriak daude