Hungariak “alde hemendik!” esan dio Nazioarteko Diru Funtsari

  • Hungariako Banku Zentraleko buruak gutuna idatzi dio Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) Christine Lagarderi, eskatuz itxi dezala erakundeak herrialdean duen bulegoa eta hanka egin dezala bertatik. Hungariak laguntzarik gabe jaulki ditu bonoak nazioarteko merkatuan eta NDFrekin duen zorra lehenbailehen kitatzeko planak abiarazi ditu.


2013ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
NDFren kontrako iritzia oso zabalduta dago magyarren artean eta hauteskundeen testuinguruan ikusi du askok Hungariako Gobernuaren mugimendua (Arg.: Financial Times).

2008an kiebra jo zuenean, NDFk eta EBk 25.500 milioi dolarreko kredituarekin “erreskatatu” zuten Hungaria, hainbat neurri murriztaileren ordainetan.

Bi urte geroago Viktor Orban lehen ministroak uko egin zion akordioa berritzeari eta orduz geroztik herrialde horren eta NDFren arteko harremana gaiztotu egin da.

Hungariak ez ditu nazioarteko finantza erakundeek exijitzen dizkioten neurriak negoziatu nahi, eta EBk berriz, kritika gogorra egin dio Orbani, bere esanetan demokrazia urratzen duten legeak onartu dituelako.

2013an Orbanen Gobernuak nazioartean bonoak jaulki ditu arrakastaz eta orain NDFrekin duen zorra aurrerapenarekin kitatu nahi du. Hala, urtea amaitu baino lehen 2.200 milioi dolar itzuliko dizkio, 2014ko martxoaren 14ra arte hori egitera derrigortuta ez dagoen arren. Ordainketa egin ondoren, NDFk bulegoa ixtea eskatu du banku magyarreko zuzendariak.

Datorren urtean Hungarian hauteskundeak izango dira, eta askoren ustez Gobernua erakutsi nahian dabil austeritate programak saihesteko gai dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hungaria
2023-07-14 | Ilargi Manzanares
Hungariako liburu-saltzaile handienak LGBTI+ liburuak plastikoan bildu ditu "haurrak babesteko"

Libri liburu-saltzaile eta argitaletxeak plastikozko zorroetan bilduko ditu LGBTI+ edukia duten liburuak. Helburua da dendetan liburuak ez irekitzea, 2021eko “haurren babeserako” legean oinarrituta.


2022-04-04 | ARGIA
Orban ultraeskuindarra garaile berriz ere Hungarian

Hungariako lehen ministroak laugarrenez irabazi ditu hauteskunde nagusiak. Fidesz alderdiak botoen %54 lortu du, eta sei alderdik osatu duten oposizioko koalizioak %33, botoen %92 zeudenean zenbatuta.


Hungariak dokumentu ofizialetan generoa aldatzea debekatu du

Europan horrelako lege bat onartzen den lehen aldia da. Transexualen eta intersexualen eskubideen aurkako lege horrek nazioarteko giza eskubideen aldeko ekintzaileen alarma guztiak piztu ditu, erasoak jasateko arriskuan jartzen baititu.


2020-03-31 | ARGIA
Hungariako gobernu ultraeskuindarrak botere guztia bere gain hartu du pandemiaren aitzakian

Hungariako parlamentuak astelehen honetan onartu du koronabirusaren aurka egiteko aitzakipean Viktor Orban lehen ministroaren gobernuari botere ia mugagabea ematen dion lege-aldaketa. Oposizio guztia agertu da herrialdea gobernatzen duen politikari ultraeskuindarrak hartutako... [+]


Eguneraketa berriak daude