Hego Euskal Herrian ere tabernetara eta gainerako toki publikoetara sartzeko txertatuta egoteko derrigortasunaren eztabaida sustatzen ari dira, besteak beste, hainbat hedabide. ETB2ko En Jake saioan horri buruzko galdera egin diote Ugo Mayor EHUko unibertsitateko ikerlariari, eta hauxe bere erantzuna.
"Esan duzun bezala, asko murrizten da txertatutako pertsona bat kutsatzeko eta besteak kutsatzeko arriskua. Baina askok ez du esan nahi %100, esan nahi du %80 gutxi gora behera. Beraz, txertatuta ez dagoen jendea diskriminatzen arituko zara. Pase horretan aukera balego txertoa hartu ez dutenek PCR negatibo bat aurkeztekoa, segurtasun handiagoa izango zenuke txertatu gabeko pertsona horrek ez duela kutsatuko, txertatuta dagoen pertsona batek baino. Txertoak ez baitu %100 funtzionatzen. Paseak aukera ematen badu edo txertatuta egotekoa edo azken 48 orduetan PCR negatibo bat aurkeztekoa, eragin handiagoa eduki ahalko luke eta orekatuagoa litzateke. Baina gai ez garen bitartean kontaktuen trazabilitatea bermatzeko, kasu bat dagoenean bere kontaktuei proba ahalik lasterren egiteko... eta ez diezaietela esan orain esaten dieten bezala, 'txertatuta zaudenez, egin bizitza arrunta'. Kontagioak zabaltzeko aukerak ematen ari gara, adibidez, aireztapena bermatzen ez dugunean. Ez dezagun pentsatu pase hori ezarrita gauzak gaizki egiten jarraitzen badugu arazoak konponduko direnik".
Hemen ikus daiteke bere hitzartzea osorik.