Hugo Chavezek hobera egin duela adierazi dute ministroek

  • “Chavez kontziente dago eta bere egoerak hobera egin du eta arnasketako infekzioa kontrolpean dago” Ernesto Villegas komunikazio eta informazio ministroak jakinarazi duenez.


2013ko urtarrilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hugo Chavez Venezuelako presidentea.

Ministroak komunikatu batean adierazi duenez “abenduaren 11ko ebakuntzaren ostean bere osasun egoera larria gainditu du”.

Chavezen egoeraren inguruan ebakuntza egin ziotenetik hainbat informazio kontrajarri zabaldu dira. Horren erakusgarri da orain egun batzuk, sare sozialetan, presidente venezuelarraren gorpua erakusten zuen argazki bat publikatu izana, baina, erabiltzaileek gezurra zela frogatu dute.

Azken egunotan Hego Amerikako beste hainbat presidente ere gerturatu dira Kubara lider venezuelarrari babesa eskaintzera. Venezuelan, berriz, bere aldeko manifestazioak deitu dituzte.

Hugo Chavez joan den abenduaren 11ean operatu zuten gorputzean beste tumore bat topatu ziotela eta Kuban. Ebakuntza nahiko gogorra zela adierazi zuen eta bera itzultzen ez bazen nor bozkatu behar zuten ere jakinarazi zien bere herrikideei: “Ni itzultzen ez banaiz bozkatu ezazue Nicolas Maduro”. Ebakuntzaren ostean ordea, arnasketako infekzio bat diagnostikatu zioten bere osasun egoera okertu zuena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude