Nora joko du mugimendu bolivartarrak Chavez gabe?

  • Hugo Chavez hil dela iragarri du Venezuelako Gobernuak astearte arratsaldean. 58 urte zituen eta 2011ko ekainean detektatu zioten minbizia. Ordutik lau aldiz operatu dute Habanan. Nicolás Maduro izendatu zuen bere ondorengo eta bera izango da behin behinean presidente kargua hartuko duena.


2013ko martxoaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hugo Chavez, Venezuelako presidente ohia.

Chavezen heriotzak erreakzio ugari eragin ditu mundu osoan. Horien lagin bat ekarriko dugu hona:

Atilio Borón (politologo eta soziologoa): "Chavezek 'birformateatu' egin zuen gobernuen agenda, alderdiena eta herri mugimenduena, integrazioa bultzatzeko ekimen pila proposatuz: ALBArekin hasi eta Telesurreraino, Petrocaribetik Banco del Surreraino; UNASUR eta Defentsarako Hego Amerikako Batzordetik CELACeraino. Ekimen horiek guztiek kode genetiko berdina dute: anti-inperialismo sutsu eta menderaezina". Irakurri artikulua osorik gaztelaniaz, Rebelion.org webgunean.

Juan Carlos Monedero (politologoa): "Chavezek patuaren kontra borrokatu zuen eremuren bat egotekotan, honakoa da: venezuelarren pentsaera aldatzea, eta hortik abiatuta, latinoamerikarrena. (...) Chavezek bere herriari esan zion: zuek zarete zuen zoria. Eta arraina ematearekin batera, esan zien arrantzan ikasi behar zutela". Irakurri artikulua osorik gaztelaniaz Publico.es webgunean.

Ariel Goldstein (soziologoa): "Chavez Venezuelako agertokitik desagertzeeak erakutsiko du zein garrantzitsua izan daitekeen, edo ez, prozesu politiko baten instituzionalizazioa. Ekintza politikoaren forma ez-organikoek espontaneotasun handiagoa dakartela onartu litekeen arren, forma ez-instituzionalizatu horiek hegemonikoak direnean zailtasunak sor litezke honelako prozesuen jarraikortasuna bermatzeko behar diren sedimentazioak sortzerako orduan". Irakurri artikulua osorik gaztelaniaz Rebelion.org webgunean.

Heriotzaren iragarpena

"Gure herriari iragar diezaiokegun informaziorik gogorrena eta tragikoena jaso dugu. 16:25ean [21:55 Euskal Herrian], martxoaren 5ean gaur, Hugo Chavez Frias gure komandante presidentea hil da", adierazi zuen bart Nicolás Madurok.

Zazpi aldiz irabazi zituen hauteskundeak Chavezek. Bere heriotzaren berri eman dutenean, presidente-ordeak esan du mina bake eta lasaitasun bidez kanalizatzeko, eta Venezuelako herriaren batasuna eskatu du. "Saminaren unea da".

Arratsaldean Madurok AEBak akusatu ditu Chavez hil duen minbizia sorrarazteagatik. Azken asteetan arnasa hartzeko arazoak zituen. Madurok Chavezen heriotza Arafatenarekin erkatu du, azken hori pozoituta hil zuten ikertzen ari baitira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hugo Chavez
Ze gaizki dauden gauzak Venezuelan" Utzidazu labur-labur azaltzen (6/8)
Hala eta guztiz ere, Chávezen herria badoa

Chávez bizirik zegoenean bere figurarekiko atxikimendua sekulakoa zen herri venezuelarraren sektore oso zabal batean. Chavismo hegemonikoa zen, ikuspegi soziopolitiko batetik zein emozionaletik ere. Venezuelako sektore apalen artean, baita ekonomikoki hobeto zeuden beste... [+]


2017-04-30
Manifestazioek eta istiluek ez dute etenik Venezuelako gatazka mediatizatuan

Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu... [+]


Maduroren garaipena eta Venezuelako ezkerraren etxeko lanak

Venezuelako udal hauteskundeetan Nicolas Maduroren PSUV alderdiak jaso du boto gehien, bozken %49,2. Henrique Ceprilesen MUD koalizioa ez da urruti ibili emaitzetan 700.000 boto gutxiago (%42,7) baina Venezuelako hiri garrantzitsuenetako alkatetzak eskuratu baititu.


2013-04-15 | Lide Hernando
Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto... [+]


Eguneraketa berriak daude