Ian Bogost - The Atlantic

"Houstonen 'Harvey'k eragindako uholdeena hiri diseinu arazo bat da"

  • The Atlantic hedabidean Ian Bogostek hainbat adituren iritziak bilduz dio Houstongo uholdeak, hiri handietan gero eta usuago gertatzen diren besteak bezala, ekaitzak ekarri dien ur kopuru handiaren ondorioz baino gehiago gertatzen direla hiriek bere eraikuntza moduagatik urak ahalik eta arinen kanporatu nahiagatik. Ian Bogost Georgiako Teknologia Institutuan irakasle da eta publikatu duen azken liburua du Play Anything. Bere "Houston's Flood Is a Design Problem" artikuluaren pasarteak euskaratu ditugu.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2017ko abuztuaren 31
AEBetako laugarren hiri handiena den Houston, 'Harvey' ekaitzak eragindako uholdean itota. (Argazkia: Richard Carson)

Uholdeek tornadoek eta urakanek baino kalte material eta heriotza gehiago eragiten dituzte. Eta Houstonekoa proportzio biblikotako hodamendia da: zeruak hiriaren gainean bi egunetan 9 bilioi galoi ur isuri zituen eta askoz gehiago botako ditu Harvey ahuldu aurretik, 60 behatz euri pilatzeraino.

Katrina, Sandy, Rita edo Tohokuz geroztik, errazago irudikatzen ditugu urakan eta tsunamiek ekarritako uholdeak. Horietan uholdeak arazo dira urak kai, hesi edo dikeak gainditzen dituelako. Adibide horiek indartzen dute ustea uholdeen arazoa dela ura kanpoan edukitzea, edo iristea eragotziz edo ingeniaritzaz irtenaraziz.

Baina Harveyk erakusten duenez hondamendi natural eta masibo bat baino zerbait iraunkorragoa da. Hirietako uholdeak ez dira gertatzen zehazki ura iritsi delako; gertatzen dira zibilizazioak eragindakoa zoladurak [lurzoru artifizializatuak] behartzen duelako ura berriro kanpora joatera.

Thomas Debo Geogiako unibertsitate teknologikoan hiri planeamenduaren irakasle izan denak, eta liburu ezagun bat argitaratu zuenak ekaitzetako uren kudeaketaz, dio artifizializatzea murriztea dela hirietan uholdeak saihesteko sendagai egingarri bat. “Gehiegi begiratzen diogu inpermeabilizatutako eremuari eta ez nahikoa uraren bideratzeari”. Zeren eta gutxiago izanik ere, urak bukatzen du hodi eta kanaletan, kanal handiagoetara abiada handian joateko. “Gaixotasun bat sendatzeko aspirina bat hartzea bezala da”. Houstoneko uholdeak erakutsi du eragina.

Debok defenditzen du hirien diseinuak imitatu behar duela basa eremuen hidrologia. Lurzoruaren artifizializazioa gutxitzeak eta uraren bideak hobetzeak garrantzia dute, baina hiriak uholdeetatik libratzeko urratsik garrantzitsuena da kanalizatutako uraren abiada mantsotzea, ez ditzan itoarazi beste lekuak. Eta eragoztea uraren ihesa eraikin eta egituretatik, hura lekuan bertan erabiltzeko erabilera berriak bilatzen hasiz.

Lor daiteke ura deposituetan bilduz berrerabiltzeko; honekin gainera dirua aurreztu liteke, hornidura sarearekiko menpekotasuna gutxituz. Soluzio on gehiago dira landaredia gehitu, euri ura bildu eta hori banatzeko sistema lokalak antolatzea.

Beste arazo bat zera da, jendeari uholdeak axola zaizkiola dramatikoak eta katastrofikoak direlako. Euri uraren kudeaketa ez zaio axola, nahiz eta horretan datzan benetako arazoa. Harvey desagertzen denean, asteak eta hilabeteak pasa ahala herritarren interesa ere desagertuko da. Debok nabarmendu duenez, jende arruntarentzako trafikoaren kudeaketa errazago ulertzen da hiri plangintza arazotzat, egunero gertatzen delako.

Hirietako uholdeak kudeatzeko arazo nagusia da hori uztartzea Iparramerikako jendeak edonon bizi, lan egin eta jolas egiteko eskubidea daukalako ustearekin. Baina zenbait eremuk ez zuten sekula hiri bihurtu behar. “Houstonen auzoak uholde lekuetan eraikita, Katrinak urpean utzi zituen New Orleanseko eremuak, Floridako eskualdeak… horiek ez ziren hiritartu behar”, dio Debok. Gehitu itsas mailaren igoera eta klima aldaketak eragindako super-ekaitzak eta zerbaitek etorri behar zuen.

Kanal hauetan artxibatua: Hondamendiak  |  Hirigintza  |  AEB

Hondamendiak kanaletik interesatuko zaizu...
'Maria' urakanak baino lehen zorrak suntsitu du Puerto Rico kolonizatua

Irailaren 20an Maria 5. kategoriako urakanak astindu zituen Antillak, kategoria bereko Irma-k jipoitu eta hamabost egunera. Txikiziorik handienak jasandakoen artean dago Puerto Rico, teorian AEBen probintzia baina benetan konpainia yanki handien kolonia dena.  Zor publiko erraldoi baten atzaparretan harrapatuta, zikloiak eragindako kalteei aurre egiteko ahalmenik gabe bizirautera kondenatuta daude puertorricarrak. 


2017-10-13 | ARGIA
Historiako suterik hilgarriena kiskaltzen ari da Kaliforniako mahastien eskualdea

Ostiral eguerdira arte 31 ziren hildakoak Kaliforniako iparraldea kiskaltzen ari diren suteen eraginez, baina ziento bat baino gehiago desagertuta dagoela diote hedabideek. Suteok kalte handiak eragin dituzte munduko ardo famatuenetakoak ekoizten dituzten mahastietan.


5. graduko beste zikloi bat dabil Karibea astintzen: 'Maria'

Irma urakanak utzitako zauriak sendatu ezinik dabiltzanean, Maria 5. graduko beste zikloi bat iritsi zaie Karibeko uharteei. Dominika bete-betean harrapatu ondoren, Guadalupe bazterretik Puerto Rico aldera doa, aurreikuspenen ustez Kuba bakean utzita.


'Irma' Kubatik urrutiraturik, Habanak gaur irekiko du bere aireportua

Sekula ikusi duen urakan suntsitzaileenaren kalteak kontatu eta oinarrizko zerbitzuak abiarazteko ahaleginean ari da Kuba osoa. Gaur, asteartea, hango 12:00etan (18:00 Euskal Herrian) zabalduko du berriro José Martí aireportua.


Denak Floridara begira geundela, 'Irma'-k Kuba erruki barik jipoitu du

Karibeak ehun urteko urakan handiena nozitzen zuela, hedabide nagusiek inperio iparramerikarren agenda jarraituz Floridako albiste eta irudiz ito gaitu  europarrok, ekaitzaren kalterik handienak Kuban gertatzen ari ziren bitartean.


2017-09-08 | Naomi Klein
'Harvey' ez zen ezerezetik sortu. Klima aldaketaz hitz egiteko garaia da

Irma urakana Karibea gogor kolpatzen ari den honetan, abuztu amaieran Naomi Klein kazetariak The Intercept webgunean argitaratutako artikulu hau (hemen jatorrizkoa ingelesez) dakarkizuegu euskaratuta. Harvey urakanak hondamendi handia eragin zuen AEBetan, batez ere Houston hirian, eta horren harira idatzi zen artikulu hau Kleinek. Kazetari quebectarrak salatzen du holakoen berri ematean hedabideek testuinguru orokorra –klima aldaketa, alegia– ezkutatzen dutela, eta botereak, berriz,... [+]


Kuba eta Floridan larunbaterako espero dituzte 'Irma'ren astindu gogorrenak

Karibeak inoiz ezagutu duen urakanik bortitzena, Haiti eta Dominikar Errepublika kolpatu ondoren, ostiralean ari da pasatzen Bahama uhartee gainetik eta Kubako ipar-ekialdera hurbiltzen, azkenean AEBetako Floridan lehorreratzeko.


Antillak zeharkatzen ari da 'Irma', Karibeak ezagutu duen urakanik bortitzena

Historian Karibeko uharteek ezagututako urakan gogorrena, 5. graduko Irma, kalte handiak ari da eragiten harrapatu dituen lurretan. Astelehenean Barbuda gainean zegoena, Puerto Ricon kalte handiak eragin ostean une honetan Haiti eta Dominikar Errepublikarantz doa.


Sekula erregistratutako hotsik ozenena

1888ko abuztuaren 27an, Krakatoa sumendiak eztanda egin zuen Ekialdeko Herbeheretar Indietan, egungo Indonesian. Eztanda handik 5.000 kilometrora ere entzun zen, planetaren hamahirurenean edo, bestela esateko, lurrazal osoaren %7,7an.


2017-09-03 | I˝aki Sanz-Azkue
Goizuetan lainoa lehertzen duenean...

Errioan marmitak garbitzen ari zela sentitu zuen Manuelek lehendabiziko ur-kolpea. “Baina zer da hori, olatua?” pentsatu zuen. Bere herrian, Hernanin, tanta bat ere ez zuen bota goiz hartan, Goizuetan ordea “baldeka”. Urumea zazpi metro igo zen ia ordubetean eta erasoak sorpresan harrapatu zituen denak duela 70 urteko igande goiz hartan, baita mezan zeudenak ere. Goizuetan lainoa lehertzen duenean... apaizek ere kontuz ibili beharra baitaukate.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude