argia.eus
INPRIMATU
“Hostoak” ikuskizuna prestatu dute Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai taldeek

2011ko otsailaren 03a

Hilaren 19an aurkeztuko dute Donostiako Kursaal auditoriumean Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai taldeek elkarlanean prestatu duten Hostoak ikuskizuna. Bertan lehenengoen musika, bigarrenen ahotsa eta hirugarrenaren dantza uztartuko dituzte. Guztira hogei bat pertsona pasako dira oholtza gainetik ikuskizunak iraun bitartean. Donostiako emanaldiaren ostean, Euskal Herriko hiriburuetan ibiliko dute: otsailaren 25ean Baionako Antzokian, otsailaren 26an Iruñeko Gaiarre Antzokian, martxoaren 16an Bilboko Arriaga Antzokian, martxoaren 31n Gasteizko Principal Antzokian, abuztuaren 11n Donibane Garazin eta urriaren 1ean Maulen, Jai Alain.