Iritzia

Horia da gure 'green'

  • Izan kolore zioen Gora Gasteiz mugimenduak 2015eko apirilean, harik eta ekainean alkate xenofobo arduragabea aldatzea lortu genuen arte. Geroztik, bakoitzak geure kolorea eman diogu hiriari: mugimendu feministak morea eman du (lila argia beharrean, more indartsua eman ere!); hezkuntza-komunitatea gorriak ikusten ari da, haurrei behar bezalako prestakuntza emateko; udal eta foru langileek etorkizun beltza aldarazi nahi dute, murrizketei aurre egiten; Santo Domingo kaleko biztanleek kristoren marroia daukate, Udalaren utzikeria dela-eta... Esandakoa: bakoitzak geure kolorea. 

     

Jon Altza
2018ko urtarrilaren 02a
Errekaleorrren aldeko manifestazioa, Gasteizen. (Arg.: Alea)

Baina bada kolore bat 2017an nabarmendu dena: horia. Errekaleorren ehun gasteiztar argindarrik gabe utzi zituen Iberdrolak joan den maiatzean, Udalaren konplizitatearekin. Errekaleortarrek, baina, argi zutela esan ziguten, bonbillen argi horixkak berriz pizteko prest zeudela. Eta Gasteizek konfiantza osoa adierazi zion auzo askeari: elkartasun-ekimenak nahi adina izan ziren, manifestazio erraldoia tartean. 

Onartu behar da, baina, batzuengan harridura piztu zela Errekaleor irla energetiko bilakatzeko apustua kaleratu zenean: 100.000 euro behar zituzten eguzki-plakak erosi eta instalatzeko, energia berriztagarrien aldeko apustu paregabea eginda. Diru askotxo zela uste genuen batzuek, ezinezkoa izango zela, ez zirela iritsiko... Bada, udaren beroan, uztailean, lortu zuten diru-kopurua gainditzea: negu hotzari aurre egiteko moduan izango ziren errekaleortarrak. Harro.

Auzo askeak erakutsi du beste mundu bat posible dela, antolaketa komunitarioan, auzolanean, energia-hornitzaile handiez aparte, pertsonak erdigunean ipinita... eta horixe da EAJk jasan ezin duena. 

Jarrera paternalista adierazi du udal gobernuak auzi honetan ("Errekaleorren ezin da bizi" izan da Urtaran alkateak behin eta berriz errepikatu duen esaldia, bere argudio nagusia bertakoenganako kezka balitz bezala). Baina jasan ezin duena da, bereziki, herritarrek euren burua antolatzea, eurek kudeatzen dituzten erakundeez aparte, gizarte-eredu nagusi horretatik kanpo. 

Harrotasuna pizten du Errekaleorrek. Green Capital izateak baino dezente harrotasun handiagoa. Horregatik ez da ulertzen nola Gorka Urtaran alkateak mehatxu gisa ikusten duen Erreka, aukera gisa ikusi beharrean: Gasteiz mapan kokatu du Errekaleorrek, alkateari gustatu ala ez. 

Edo agian ongiegi ulertzen da auzoa eraisteko alkatearen asmoa: Errekaleor ez dadila eredu izan, ez dadila zabaldu. Sentitzen dugu Urtaran jauna, baina guk argi dugu: eredu bat da dagoeneko. Horia delako benetako green kolorea ekarriko duena.

Iritzi hau Arabako Aleak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Kanal hauetan artxibatua: Errekaleor  |  Gasteiz

Errekaleor kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-08 | Mikel Buruaga
Zer gertatzen ari da Gasteizen?

Gasteizko okupazio mugimendua pil-pilean dago: Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, Arkillos 10, SUmendi gazte espazioa, Gazte Emantzipazio Sareak (GES) berreskuratutako Ensanche 21en etxebizitza hutsak... Protagonisten hitzak bildu ditugu mahaiaren inguruan. Arrazoi ezberdinak direla-eta, mintzakideek nahiago izan dute izen pertsonala gorde eta bakoitzaren proiektuetako kide gisa hitz egitea.


2017-10-08 | Be˝at Garaio
Euskararen arnasgunea itoko du Gasteizko Udalak auzoa eraisten badu

Errekaleor Auzo Askearen laugarren urteurrena betetzera doanean, Gasteizko udal-gobernuak auzoa eraisteko prozedura azkartu du berriki, aste gutxiren buruan gazte batzuek sortu zuten bizitzeko espazio alternatiboa desagerrarazteko asmoz. Gauza asko gertatzen ari da Arabako inguru horretan, eta horietako bat euskararentzat sortu den arnasgunea da. Hori ere galduko litzateke asmo ezkutuekin abiatutako eraiste-agindua gauzatzen bada.


2017-10-04 | Mikel Buruaga
Zer gertatzen ari da Gasteizen?

Gasteizko okupazio mugimendua pil-pilean dago: Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, Arkillos 10, SUmendi gazte espazioa, Gazte Emantzipazio Sareak (GES) berreskuratutako Ensanche 21en etxebizitza hutsak... Protagonisten hitzak bildu ditugu mahaiaren inguruan. Arrazoi ezberdinak direla-eta, mintzakideek nahiago izan dute izen pertsonala gorde eta bakoitzaren proiektuetako kide gisa hitz egitea.


2017-10-03 | Hala Bedi
Coopfunding kanpainan jasotako elkartasuna eskertuko dute Errekaleorren, egitarau oparo batekin

Coopfundingean lortutako 100.000 euroak eskertuko dituzte urrian Gasteizko auzo askean. Ekarpen ekonomikoa egin zutenei ez ezik, herritar guztiei eman nahi dizkiete eskerrak. Tailerretan edo ekintza ezberdinetan izena emateko konfirmazioa eskatu dute.


2017-09-13 | Xalba Ramirez
Errekaleor botatzeko proiektua: 34.370 euro eta hilabeteko epea

Gasteizko Bim Survey enpresari esleituko diote asteazkenean Errekaleor botatzeko proiektua egiteko lana. 34.370 euroko aurrekontua izango du eta hilabete batean egiteko konpromisoa hartuko dute.


2017-09-05 | Xalba Ramirez
Errekaleorrek bere lehen argindar sorgailu eolikoa eraiki du

Piggott motako sorgailu eolikoa eraiki dute Errekaleorren, bi aste iraun duen tailerrean. Masta falta zaio funtzionatzen hasteko eta hori eraikitzeko beste tailer kolektibo bat antolatu dute.


2017-07-27 | Axier Lopez
Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa

Maiatzaren 18an Gasteizko Errekaleor auzoko argia mozteko operazioan, zuzenean informatzen ari zen Hala Bediko kazetari bat isuna jarri dio Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzaren Poliziak kazetari baten aurka Mozal Legea erabiltzen duen lehen kasua da. Isuna desobedituko duela dio Hala Bedik, “lege injustuak desobeditzeko herritarrok dugun legitimitatearen” izenean.


Barrutik eta kanpotik eraldatzen

Errekaleor barrutik ezezik kanpotik ere biziberritzeko bidean, pasa den astean bi ekarpen ikusgarri jaso dituzte Italiatik: Blu kale-artista ezagunaren muralak; Boloniatik Errekaleorrera etorrita, elkartasuna eta babesa eskaini dizkie artearen bitartez.


2017-07-23 | I˝aki Barcena
Errekaleorrek behar zaitu!

Eredu sozial berria eraikitzearen aldeko adibide asko ditugu gure Euskal Herri txikian, kapitalismoaren logikatik kanpokoak. Okupazio mugimenduak, azpiegitura erraldoien aurkakoak, elikagai subiranotasunean oinarrituak edo komunikabide alternatiboak. Kasu gehienetan,  mugimendu eta antolamendu kritiko hauen gaineko informazioa eta eurekiko elkartasuna, instituzio politiko-administratibo eta enpresen aldetik erasoak eta errepresio saioak izaten direnean pizten da. Hori da hain zuzen,... [+]


Dominoa, liburuak eta Errekaleor

Liburutegitik liburuetara egingo dugu salto gaurkoan, irakurle, zer iruditzen? Titularra leituta harrapatu duzu tiroak nondik doazen? Akaso, horrela, lehen begiratura hiru hitz horiek ez dute lotura handiegirik. Lehengo astean Garesko liburutegi publikoa ARGIAko kide egin dela kontatu nizun, haiekin hitz egin ostean pauso hori emateko euren zergatiak azaldu nizkizun. Baina tira, beti eskatu eta eskatu ibiltzeak ere batzuetan ematen du halakoxe zera bat, ulertuko didazu, ziur nago, nola esango... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude