Hori da bidea

  • Gure esku dago ekimenak antolaturiko giza katea eta Katalunian ANC (Assemblea Nacional Catalana) erakundeak antolatutako "Via Catalana"-ren arteko konparaketa ekidinezina da. Katalunian eginiko mobilizazio erraldoiak bozgorailu ugari piztarazi zituen Europan zein munduan, eta Kataluniak duen arazo politikoa hedabide askoren agendan kokatu zuen.


2014ko ekainaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Euskal Herria eta Katalunia oso desberdinak dira, euskaldunak eta katalanak desberdinak garen heinean. Izatez, gertu dauden herriak izanik eta beraien arteko giza erlazioa handia bada ere, finean, uste baino alde gehiago daude bien artean. Alde nagusia ez da kontzertu ekonomikoa edo konbenioa edukitzeak ematen duen izugarrizko alde ekonomikoa. Nire ustez, askoz ere haratago doa, esaterako etorkizunarekiko dugun baikortasun edo ezkortasuna, gauzen alde onak eta txarrak aztertzeko modua edota norbere buruarengan dugun sinesmena edo konfiantza.

Via Catalana-k arrakasta bikoitza izan zuen: mobilizazio soziala eta elkarren arteko mutur-jotze politikoa gainditzea. Denek egin zuten bat Via-n: CiUk eta ERCk; ICVk eta CUP-ek. Hori posible izan zen, alderdi horien guztien militanteek bat egitea nahi izan zutelako. Alderdien kontsignek ez dute ezer balio, jendeak bildu nahi ez badu. Beraz, gauza nagusia, jendearen elkarlanerako borondatea izan zen. Posible al da hori Euskal Herrian? Giza katearen balioa horretan datza: jende desberdina elkarlanean jartzeko tresna izan dela. Horrelako ekimenik gabe, eta horrelako elkarrekiko ariketarik gabe, Euskal Herriak ez du askapen prozesurik izango, ez orain ezta etorkizunean ere. Horregatik, hain zuzen, merezi duen balioa eman behar zaio giza kateari. Han ere, iritzi desberdineko pertsona asko baitzegoen. Baikeunden. Hori da bidea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude