Hondurasera bidaia, 1. kronika

Komunitatea medikuntza herrikoiaren, elikaduraren eta ingurugiroaren defentsan

  • Harrera ederra egin ziguten Hondurasen, lehen egunean INEHSCOko kideek euren erakundea eta proiektua zertan datzan azaldu ziguten.

Joxemi Zumalabe fundazioa @joxemiZumalabe
2017ko uztailaren 26a

Elikaduraren kultura eta arbasoen sendatze ohiturak berreskuratzeko lan handia egiten dute, ikuspegi dekolonial batetik (oraindik ere “hemengoak ez du balio, atzeratuak gaude” ikuspegiak ere indarra baitu). Izan ere, gaixotasun eta heriotzaren negozioa da inperio kapitalista elikatzen duena. Elikadura eta sendatze burujabetza (beste batzuen artean) oso harremanduta daude gizarteko bizitzarekin. Asko erabiltzen duten esaldia da hau:

“Pueblo nutrido y sano con sus propios recursos”

Horrekin batera, euren egunerokoan dituzten oztopo eta arriskuak azaldu zizkiguten, jasotako errepresioa, mehatxuak, guda psikologikoa... Erakundea bera deuseztatzeko estrategia asko jarri dira martxan (infiltratuak, administratiboki zergak igoz, isunak, produktuak saltzeko lizentzia kendu…) beraiek erailtzeko hainbat planen garatzeraino. Azpimarratzekoa da Hondurasen autofinantzatua den GKE bakarra dela, eta honenbestez, independentzia osoa dauka.

Hau ulertzeko testuinguru kontinentala aintzat hartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu zuten, eta gero zehazki gizartearen birmilitarizazioa nola gauzatzen ari den ulertzea: eredu neoliberalera bueltatzea, botereak kontrolatzen ez dituen herri mugimenduen kriminalizazioa, erlijioaren papera, instituzioak zalantzan jartzea, sare sozialen inpaktua etab.

Baita gobernuaren antolaketa modua eta sostengua ulertzea ere:

  1. Kapital oligarkiko-multinazionalen sostengua.
  2. Eredu militarra eta segurtasunekoa.
  3. Ezker muturreko populismoa.
  4. Publizitate-sostengua (isiltasuna erostea, presidentea jainkotzea).
  5. Sostengu juridikoa (dena da legala).
  6. Sostengu erlijiosoa (Jainkoa guztia legitimatzeko)..

Egoera honen aurrean, izpitxoak ere ikusi genituen. Radio Progresoren proiektua ere azaldu ziguten, asko entzuten duten hedabidea da, batez ere Herri Mugimenduetan, eta debatea sortzen du. Hemen duzue entzungai.

“Herrialdean bortxa da nagusi. Estatuaren egiturak ez dira bakarrik indarkerian bultzatzaileak, indarkeriaren sortzailean ere badira”.

Kanal hauetan artxibatua: Honduras  |  Joxemi Zumalabe Fundazioa

Honduras kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-16 | Andoni Mikelarena
Ehunka hondurastarrek AEBen okupazioaren eta esku-hartzearen aurka protesta egin dute

Diktaduraren Aurkako Oposizioko Aliantzak deituta, ehunka herritar batu dira igandean Hondurasen Palmerolako aire basearen aurka egin zuten protestara, herrialdeko hedabideek jaso duenez. Besteak beste AEBen esku hartzea salatu dute


2017-12-05 | Andoni Mikelarena
Hauteskunde iruzur salaketa Hondurasen eta hiru hildako protestetan

Azaroaren 26an presidentea hautatzeko hauteskundeak egin zituzten Hondurasen, baina astebete baina gehiago behar izan dute emaitzak jakinarazteko. Bi hautagaiek jo dute beren burua irabazletzat, eta oposizioak “iruzurra” salatzeko protestara deitu du.


2017-12-04 | ARGIA
Hondurasko herriarekin elkartasun kontzentrazioa deitu dute Bilbon

Hondurasen hauteskunde-iruzurra izan dela salatu, eta ondoren Hego Amerikako herrialdean zabaldu den errepresioaren aurka protesta egiteko, abenduaren 5ean, asteartea, 19:00etan Bilboko Areatzan elkarretaratzea deitu dute.


2017-11-02 | Miren Osa Galdona
Hondurasko Estatua da Berta Caceresen hilketaren erantzule, ikerketa baten arabera

Hondurasko hainbat goi karguk eta funtzionariok Berta Caceresen hilketarekin lotura zuzena izan dezakete, GAIPE Aholkulari Adituen Talde Independenteak eginiko ikerketaren arabera. Fiskaltzak froga nahikoa izan ditzake Estatuarekin zerikusia duten profesionalak akusatzeko.


2017-08-25 | Xalba Ramirez
21.000 ikasle hil dituzte Hondurasen azken zazpi urteetan

21.000 ikasle inguru hil dituzte 2010 eta 2016 urteen artean Honduraseko Unibertsitate Autonomoaren Biolentziaren Behatokiaren estatistiken arabera.


Unibertsitateko gose grebalarien borroka eredugarria

Azken egunetan, nagusiki, instituzioekin batu gara: Subsecretaria Justicia y DDHH eta Directora General del Sistema de Protección, Comisionado Nacional de DH, Misión de apoyo contra la corrupción y la impunidad de la OEA.


Berta Caceresen senideen duintasun irakaspena

Gaurkoa egun bizia eta emozioz betea izan da, gehienbat Universitad Nacional Autonoma de Honduras-en egon garelako, ikasleen borroka hurbiletik ezagutzen jarraitu dugulako eta Berta Cáceresen familiarekin batu garelako. Horretaz gain, AECID (Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo) eta Congreso Nacional Comisión de Derechos Humanos-eko kideak ere ezagutu ditugu.


Herrialde osoko ekintzaileekin solasean

Hirugarren eguna opari bat izan da, goizean aukera paregabea izan dugu hurbiletik entzuteko nazio osoko ekintzaileak. Hamaika sektoretakoak ziren: langile mugimendua, umeentzako eskubideen defentsa, ingurugiroa, adierazpen askatasuna, ikasleak, hezkuntzako irakasleak, giza eskubideen defendatzaileak, nekazari mugimendua, LGTB, emakumeen eskubideen defendatzaileak, erakunde feministak…


Memoria berreskuratzearen garrantzia

Bigarren eguna oso hunkigarria izan zen, gehienbat COFADEH egoitzan egon ginelako. Kronika hortik abiatu dugu.


Hondurasera bidaiaren aurrekronika

Hurrengo egunotan, nazioarteko misio batean parte-hartuko dugu Hondurasen, Euskal Herriko beste erakunde batzuekin batera. Bidaia honen helburua jazarpenaren eta mehatxuen biktima izateagatik Euskal Herrian 2016. urtean artatuak izan ziren pertsonen egoera ezagutzea da, baita herrialde horietan gertatzen diren giza eskubideen urraketak eta alor horretan egindako aurrerapausoak tokian bertan aztertzea ere.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude