Igandean Euskal Herriko hondartzertara eraman dute Etxerateko kideek euskal preso politikoen sakabanaketa politikaren aurkako aldarria, urtero bezala.
"Dispertsioa stop. Etxean eta bizirik nahi ditugu" lelopean, ehunka lagun bildu ditu Etxeratek euskal kostaldean dispertsioa salatzeko.
Etxerateko kide Patricia Perezek prentsari adierazi dio Frantziako eta Espainiako estatuak presoen eta beren senideen egoera "isilarazten" ari direla eta horregatik egin dutela protesta hondartzetan. Udatiarrei zuzendutako eskuorriak banatu dituzte lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
"Adostasun sozial baten alde lanean jarraituko dugu. Gure ustez, gizartean bada horretarako borondaterik". Adierazi dute ETAk armak utzi zituenetik bost urte bete direnean, "egoera politikoa aldatu denean, presoen eta senideon egoerak bera izaten jarraitzen du".