GuraSOSek aurkeztu ditu hondakinen plan herritarraren nondik norakoak

  • Gipuzkoarrei hondakinen kudeaketaren inguruan hitz egin, eztabaidatzea ahalbidetuko dien Hitzartu parte hartze prozesua abian da. Urte bukaeran borobilduko da, prozesu honetan landuko den hiri hondakinen kudeaketaren plana gizarteratu eta agintarien esku uztearekin batera. Plan honen gaineko xehetasunak aurreratu ditu gaur GuraSOSek, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin duen agerraldian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 21an - 12:05

“Gipuzkoako Herri Hondakinen Kudeaketa Demokratikoaren Plan Bateratzailea erredaktatzeko laguntza teknikoaren kontratazioa formalizatu du”, berri eman du GuraSOSek. 35.000 euro gehi BEZ, kostu horixe izango du. 

Txostena Hitzarturen mahai teknikoak kudeatuko du, “Residua Ingenieria y Consultoria” enpresaren laguntzaz. “Prozedurak Europako irizpideak jarraituko ditu eta hondakinetan doitutako alemaniar ingenieritza batek homologatuko du”. 

Hitzartu prozesu aitzindaria izango dela gogorarazi du GuraSOSek eta prozesuak emaitza gisa plazaratuko duen plana, errealista, egingarria, Europako araudiarekiko homologatua, gardena eta demokratikoa izango dela iragarri du. “Esaten dugu demokratikoa dela, agintariek demokraziaz jokatu ez zutelako, herriari parte hartze prozesua ukatu ziotelako. Beraz, herriari prozesu partehartzaile bat posible egingo dion lan demokratiko bat izango da”. Aukera guztiak barne hartuko dituena, baita Zubieta gainean eraikitzen ari diren azpiegiturak beharrezkoak diren edo ez.

Herri-epaileak

Hondakinen kudeaketaren plan berriaren xehetasunak aurreratzeaz gain, urrian, Donostian eta Debagaraian  herritarrekin egingo diren bi parte hartze saio iragarri dituzte baita. Hondakinen kudeaketa plana erredaktatzeko laguntza teknikoa kontratatu duen moduan, “herri-epaile” izenez deitu dituzten bi parte hartze saio hauen planaren diseinua eta kontratazioa bideratu dituela berri eman du GuraSOSek.

30 herritarrek parte hartuko dute, “herri-epaile” izeneko saio bakoitzean. Epaile lanak egingo dituzten herritarrok ausaz aukeratuko dituzte, “neutraltasuna eta aniztasuna bermatuko duen irizpide demoskopikoekin”. Epaile bakoitzak 100 euro jasoko ditu. Lau orduko jardunaldian parte hartuko dute eta gaietan adituak direnen aurkezpenen berri jasolo dute. GuraSOSek formalki gonbidatu ditu Foru Aldundia eta Mankomunitatea jarduera hauetara, haien ikuspegiaren berri emango duten adituak bidal ditzaten. 

HONDAKINEN KUDEAKETAREN PLANAREN ERREDAKZIOA PAUSOZ PAUSO

Txostenaren erredakzioa 6 fasetan, “step by step” eredua baliatuz:

1.fasea: Metodologia finkatzea, honako hauek kontutan hartuz:

1.1 Erabiliko den arautegia

1.2 Txostenaren zergatia (hondakin industrialak, loiak etab.

1.3 Txostenaren helburuak (kudeaketa sistema eta azpiegiturak)

1.4 Planaren nondik norakoa (Inguruko lurraldeekin koordinaketa)

1.5 Arauei agozkien kontzeptuak (legezko definizioa eta plana erabiltzeari homogeneo zaizkionak)Fase honen helburua anbiguotasunak ekiditea da, manipulaziora eta homogeneotasunera eraman dezaketenak.

2.faseaDatuen analisia eta prognosiaren egiaztapena

2.1 Administrazioei datuen eskaera

2.2 Jasotako datuen analisia

2.3 Datuen analisiaren argitaratzea

2.4 Gipuzkoako hondakinen partzuergoak bere erabakiak hartzeko erabilitako datuen analisi alderatua

2.5 Fluxuen modelizazioa

2.6 Prognosiaren egiaztapena

Fase honen helburua orain arteko eta etorkizuneko hondakinen fluxuaren analisia egitea da. Bere hiru estadioetan zenbatuz (sorreran, tratamenduan eta amaieran). Horretarako Gipuzkoako herri guztiei eta bertako hondakin mankomunitate eta Partzuergoei informazioa eskatu zaie kudeatzen dituzten hondakinen inguruan. Hauez gain, uren partzuergoa Euskal Gobernuko ingurumen Zuzendaritzari nahiz URA uraren agentziari eta GHK nahiz Foru Aldundiko ingurumen departamentuari eskatu zaie informazio hau.

3.fasea: Kudeaketa ereduaren definizioa

3.1 Helburuen definizioa

3.2 Kudeaketa demokratikoaren eredua: Informazioa eta parte hartzea

3.3 Aurre hartze politikak (Kontsumo ohiturak)

3.4 Birziklapen politikak ( egiazko eta egiaztagarriak)

3.5 Bilketa sistemak

3.6 Sorketa prognosiaren helburuetara egokitzapena

3.7 Prognosia berriak berriko dituen fluxuen modelizazioa

Fase honen helburua hondakinen gestioaren eredua definitzea izango da eta gizarteak espero duen hondakinen kudeaketaren eredura egokitzea prognosia eta helburuak.

4.fasea: Azpiegituren ebaluaketa

4.1 Gaur egungo kudeaketaren eskemaren egiaztapena:

    4.1.1 Gaur egungo nahiz aurreikusten diren teknologia berrien erabilera

    4.1.2  Emaitzak

    4.1.3 Eragina (Gizartean, ingurugiroan eta ekonomian)

4.2 Gaur egungo eskemari egokitutako teknologia berrien aplikazioa

    4.1.2  Emaitzak

    4.1.3 Eragina (Gizartean, ingurugiroan eta ekonomian)

    4.1.4 Europako helburuak betetzen diren egiaztatzea

Fase honen helburua gaur egungo azpiegituren eta aurreikusten diren helburuen egokitasuna ebaluatzea izango da.

5.fasea: Azpiegitura beharrezko eta egokienen aukeraketa

5.1 Beharrezko azpiegituren balizko berdefinizioa: Gertakizunen plana

5.2 Eragina (Gizartean, ingurugiroan eta ekonomian)

Fase honetan azpiegituren benetako eta objektiboak diren beharrak aztertzea izango da helburua eta sinatuko diren etorkizuneko kontratu eta egingo diren azpiegitura berrien nondik norakoa eta erabilera erabakiko diren gertakizunen plana idatziko da.

6.fasea: Lurraldeko kudeaketaren antolakuntza: Administrazio konpetentzien kudeaketa.

Fase honen helburua azpiegituren zentralizazio eta deszentralizazioaren aldagaiak neurtzea izango da eta baita mugakide diren lurraldeen arteko koordinazioa; EAEn, Nafarroako Erkidegoan eta Iparraldeko Mankomunitatean. Baita konpetentzien eta koordinazioaren zehaztapena ere.

Albiste hau Noauak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude