Hondakin organiko dena konpostatzeko plana proposatu du Gutxisolo Elkarteak Trebiñun

  • Ekimenarekin bat egiten duten Trebiñuko bizilagunen babesak jasotzen ari dira une honetan, eta aurki proposamena aurkeztuko dute udalbatzan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 06an - 09:36

Gutxisolo Elkarteak azaldu duenez, udalerrian sortzen dituzten hondakin organikoak zaborrontzietan botatzen dituzte gaur egun, errefusarekin batera. Hondakin horiek enpresa batek garraiatzen ditu Mirandako zabortegira, eta tratamendurik gabe, beste hondakin batzuekin batera nahastuta bukatzen dute, kutsadura sortuz. "Trebiñuko bizilagunok talde bat osatu dugu udalari hondakinen kudeaketan jasangarritasunaren ikuspegitik laguntzeko asmoz, bereziki, hondar organikoei dagokienez".

Hala, Udalarekin kolaboratu nahi dutela esan dute, "zabortegian sortzen den kutsadura alde batera utzi eta konpostajeari ekiteko". Abiapuntutzat plan ordenatu bat proposatzen dute. Honetan, lehenik eta behin, gaurko egoeraren argazkia egiteko beharra azpimarratzen du Gutxisolok,  eta aipatu du udalerrian sortzen dituzten hondakinen bolumenari buruzko ikerlanik ez dutela ezagutzen.  Hartara, "argazkia egiteko, udalak hondakinak biltzeko kontratatutako enpresaren kolaborazioa beharrezkoa izango da".

Behin oinarrizko diagnostikoa egin ostean, helburu partzialak eta bide estrategikoak erabaki beharko dira. Ildo horretan, elkarteak uste du bizilagunei hondakin organikoen beste kudeaketa-bide iraunkorrago eta arduratsuago bat erakutsi behar zaiela; umeak eta, haien bidez, bere gurasoak, konpostajearen onuren gainean kontzientziatu behar direla, eta finean borondatezko ekimen txikien bitartez, autokonpostaje eta konpostaje-komunaren modelo desberdinen aukerak zabaldu behar direla. 

Sentsibilizazio jarduera ezberdinen eta tokiko praktikaren bitartez "konpostajea udaleko elkarrizketa gai bezala agertzea" bilatu behar dela uste du taldeak: "Harekin gogoeta kolektiboa piztea eta gehiengo sozialak materia organikoaren kudeaketa berria parteka dezala lagunduz".

Azken urratsa kudeaketa modelo desberdinetan sakontzea litzateke, eta beharrezkoak diren azpiegitura eta giza baliabideak zehaztea. Halaber, konpostaje planak kostuak eta diru laguntza posibleak aztertu beharko lituzkeela adierazi du elkarteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Araban
2022-01-10 | Hala Bedi
Iosu Aranberri, Gasteiz Zero Zabor
"Gasteizen zaborraren %34a soilik birziklatzen da"

Multinazionalak, errauskailuak, zabortegiak, pirolisi plantak… Honetaz eta gehiago mintzatu gara Gasteizeko Zero Zabor taldeko Iosu Aranberrirekin.


2021-06-08 | ARGIA
Zabortegiak handitu eta berriak ireki nahi dituzte EAEn

Zabortegien edukiera bikoiztu egin beharko da EAEn 2030 urtera arteko epean, Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez. Horri aurre egiteko hainbat proiektu daude mahai gainean, egungo zabortegiak handitu eta berriak irekitzeko, hala jaso du Berria egunkariak.


2021-03-25 | ARGIA
Derrigorrezko atez ateko hondakin-organikoaren bilketa ezarriko du Kripango Udalak

Arabako Errioxan dagoen Kripan herrian bio-hondakinak etxez etxe biltzeko sistema abiaraziko dute. Azaldu dutenez organikoaren bilketa modu horretan eskaintzen duen "Arabako lehen udalerria" izango da.


Hurrengo belaunaldiei zorretan utziko dieguna

Europar Batasuneko herrialdeek dirutza mugiaraziko dute koronabirusaren pandemiari aurre egiteko. 750.000 milioi euroko aurrekontua duen Next Generation EU deituriko planaren bidez, trantsizio ekologiko eta digitala bideratu nahi da. Baina aurkeztutako proiektuek ba al dute... [+]


2021-02-07 | Mikel Zurbano
Zor publikoaren zama

Next Generation EU programak 750.000 miloi euro aurreikusten ditu datozen zazpi urtetarako. Eta aldi horretarako Europar Batasuneko (EB) aurrekontua 1,074 biloi eurokoa da. Bi hanka hauek erabiliko ditu nagusiki EBk Covid-19ak eragindako hondamendiari aurre egiteko,... [+]


Eguneraketa berriak daude