argia.eus
INPRIMATU
Hondakin biologikoak zaborrontzira bota dituzte Basurtuko Ospitalean
  • Basurtuko Ospitaleko zaborrontzietan hondakin biologikoak, odol kantitate handia eta ebakuntza materiala aurkitu izana salatu du LAB sindikatuak. Jakinarazi du jarrera hori “protokolo guztien kontra” doala.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko maiatzaren 05
Apirilean ateratako argazkiak dira salaketaren oinarri. (Arg: LAB)

Apirilean ateratako argazkiak dira salaketaren oinarri: apurturiko zabor poltsak ageri dira eta hondakin biologikoak ikus daitezke, besteak beste. LABek iritzi du gertaera bera “mehatxu larria” dela osasun publikorako eta langileen lan-osasunerako.

Azken asteetan sindikatuak azalpenak exijitu dizkio ospitaleko zuzendaritzari, baina ez du ezer argitzerik lortu. “Oso larria da arazo honen aurrean Ospitaleko zuzendaritzak gaurdaino fundamentuzko azalpen argirik eman ez izana”, deitoratu du.

Berriro gerta ez dadin beharrezko diren neurriak hartzeko exijitu du LABek, “ospitaleko hondakinen kudeaketaren gaineko azterketa eta hobekuntza nabarmenarekin batera”.