Hogeitik gora sindikatu eta gizarte eragilek murrizketen aurkako manifestazioa deitu dute Bilbon

  • Otsailaren 4an egingo da Hego Euskal Herriko zazpi sindikatuk (ELA, LAB, ESK, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE-k) eta hamabost gizarte eragilek deitutako manifestazioa. Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren murrizketak salatuko dituzte (PDF) Bilbon.


2012ko urtarrilaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Otsailaren 4ko manifestazioaren kartela.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, krisi egoera "egungo eredu soziala indargabetzeko" baliatzen ari dira. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak dioenez, bestalde, "prekaritatea eta laguntza sozialak jaistea proposatzen digute, ondoren lanik gabe dagoenak miseriazko kontratuak onar ditzan".

Manifestazio nazionalera deitu duten gizarte eragileak: Besarkatuz, Elkartzen, Argilan, Berri-Otxoak, SOS Arrazakeria, Bizkaiko Langabeen Asanblada, Gipuzkoako Eraikuntzako Langabeen Asanbleak, Iruñerriko Langabeen Kolektiboa, Gizarte Eskubideen aldeko Gasteizko Plataforma, Munduko Emakumeak, Giza Prestazioen Defentsarako Batzar Irekia, Ikusiezinen Batzarrak, Danok Lan, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Aurrekontu Parte-Hartzaile eta Sozialen aldeko Nafarroako Herri Ekimena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


"Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala"

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude