Hizkuntza gutxituen karta beteko duela adierazi du Frantziak beste behin

  • Frantziako presidente François Hollandek Hizkuntza Gutxituen Europako Karta berresteko konpromisoa hartu du. Gutun bidez eman dio erantzuna Hizkuntza Aniztasunaren Europako Sareak egindako eskaerari.


2015eko uztailaren 29an - 10:16
François Hollandek Hizkuntza Gutxituen Europako Karta berresteko konpromisoa hartu du (argazkia: granadadigital.es)

Uneotan sarearen zuzendari den Patxi Baztarrikari bidali dio eskutitza Hollandek, hark lehenagotik egindako eskaerari erantzunez: “Ez izan zalantzarik Frantziako estatuburuak Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren alde duen konpromisoaz, gutun horrek bermatzen baitu Europako ondare linguistiko eta historikoaren babesa, gure kontinenteko tradizio eta kulturaren aberastasuna mantentzen eta garatzen lagunduz”.

Hizkuntza gutxituen aldeko sareak “oso positibotzat” jo du Frantziatik jasotako erantzuna, eta uztailaren 30an aurkeztuko diote Estatuko Kontseiluari honen inguruko lege proiektua.

Lurralde hizkuntzak defendatzen dituzten herri mugimenduek, ordea, kezkaz eta zalantzaz hartu dituzte Hollanderen azken hitzak. Lehenagotik ere halako promesak egin dituzten arren, ez dira inoiz betetzera iritsi, haien hitzetan.

1992an jada onartu zuten karta hori 1999an izenpetu zuen frantses gobernu sozialistak. Berrespena egiteko momentuan, berriz, blokeatua izan zen, Konstituzioaren 2. artikuluan oinarrituz: Errepublikako hizkuntza frantsesa dela, alegia, eta Errepublikaren batasuna zalantzan jarriko zela.

Hizkuntza gutxituen alde, paper garrantzitsua

2007an sortu zen Hizkuntza Aniztasunaren Europako Sarea, eta geroztik agintari politikoei aholku ematen dabil, hizkuntza gutxituen eta eskualdeetako eta estatu txikietako hiztunen interesak babesteko helburuarekin. Sarean parte hartzen dute estatuek, autonomia erkidego eta eskualdeetako gobernuek, Gobernuz Kanpoko Erakundeek nahiz hizkuntza alorrean lan egiten duten erakundeek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude