Hizkuntza gutxituen gaia izango dute hizpide maiatzaren 7an Frantziako Legebiltzarrean


2008ko apirilaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Frantziako Legebiltzarrak hizkuntza gutxituen auziaren inguruan eztabaidatuko du maiatzaren 7an. Historian aurrenekoz, Legebiltzarreko gai ordenean sartu du gai hori Frantziako Gobernuak, François Fillon Frantziako lehen ministroak agindu zuen bezala. Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna izango da eztabaidaren ardatz nagusietako bat. Nicolas Sarkozy Frantziako lehendakariak ituna berrestearen kontra dagoela adierazi zuen hauteskunde kanpainan, eta hizkuntza gutxituei "ezagupen juridikoa" emango liekeen legea sortzea egokiagoa dela. Maiatzaren 7ko eztabaidaren harira, Euskal Konfederazioak eta Korsikako, Bretainiako, Alsaziako, Ipar Kataluniako, Okzitaniako eta Reunion uharteko beste zenbait elkartek gutuna igorri diote Sarkozyri. Hizkuntza gutxituen biziraupena bermatuko duten eskaerak luzatu dizkiote bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estaturik gabeko nazioak
Sami hizkuntzak elur-hitzak soberan ditu aldaketa klimatikoarengatik

Elurra, izotza, eguraldi hotza... izendatzeko ehunka hitz ditu sami herriak. Artikoa epeltzen ari da, ordea, eta hitz batzuk gero gutxiago erabiltzen dituzte. Batez ere, izokin arrantzako eta elur-oreinen zaintzako hiztegia ari da galtzen.


2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


Eguneraketa berriak daude