argia.eus
INPRIMATU
Hizkuntz eskubideak eta borondate politikoa (Patxi Zabaleta eta Jon Abril)

2008ko maiatzaren 16a

"1986ko Foru Legearen arabera, eremu ez euskaldunean eta mistoan ez dago hizkuntz eskubiderik. Baina debekurik ere ez. Beraz, D eredua eremu ez euskaldunean txertatzea ez da sekula legez kanpokoa izan. Baina hogei urtez, Nafarroako eskuinak egindako interpretazio juridiko faltsu eta interesatua behin eta berriro errepikatu da: Legea aldatzen ez zen bitartean, eremu ez euskaldunean ezingo litzatekeela D eredua ezarri (...) Beraz, ez da duintasunaren helburuei eta hizkuntz arloko eskubideei uko egin behar". (2008-05-16)