"Oso ondo neurtu behar dira hitzak orain arte milaka irakaslek egindako lan izugarria, borondatezkoa askotan, mesprezatu nahi ez bada (batzuek egin duten bezala). Hezkuntza Sistemari egin zaizkion kritika batzuk injustuak dira eta ez dute lortutakoa baloratzen, bakarrik gabeziak ikusten dira dena porrota izango balitz bezala. Nork egin du gehiago euskara bultzatzeko Elkarte honetan Hezkuntza Sistemak baino? (...) Etorkinek, aukera badute eta inork ez badie kontrakorik aholkatzen, errazena omen dena aukeratuko dute. Nire ustez A eredua edo hobetu behar da edo besteen abantaila sendotu (zertifikazioak lortzeko posibilitatea...) baina dagoen moduan ghetto bat bihurtu daiteke". (2006/12/05)