Hitzartu, Mondragon Unibertsitateko ikasleen atari berria

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleek Hitzartu proiektu komunikatiboa sortu dute ikasleen bozgorailu izango den gune parte-hartzaile, parekide eta euskalduna izateko asmoz.


2014ko otsailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Ikasleen arteko harremanak sustatu eta karreran ikasitakoa praktikan jartzea dira proiektu honen helburu nagusiak.

Webgunea eta sare sozialak izango dira ikasleen tresna nagusiak. Webgunean Unibertsitateko albisteak, agenda, multimedia gunea eta blogarien txokoa aurkitu ahal izango dira. Gainera, ikasleek apunte trukaketa egiteko baliatuko dute webgunean.

Aurkezpen bideo hau plazaratu dute.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
2024-03-31 | Tere Maldonado
Mezu subliminalak

Mezu subliminalak hartzailearen kontzientziarentzat hautemanezinak diren noranzko bakarreko komunikazioak dira, eragina izan dezaketenak haren nahimenean, portaeran edo pentsamendu kontzientean. Horregatik, mezu subliminal eraginkor bat izate hutsa manipulaziotzat har daiteke:... [+]


Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-03-24 | Lander Arretxea
Musika iruditan (I)
Bideoklipei begira, lentearen beste aldetik

Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude