argia.eus
INPRIMATU
Hitzaldiak, bertso saioak, mendi martxak, mahai inguruak eta beste herri ugaritan "Kalera Kalera!" ekimenaren baitan
  • Abian da “Kalera Kalera!” ekimena. Euskal preso eta iheslari ohiek eratu dute Usurbilen, presoen auzia jendarteratzeko eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida mahai gainean jartzeko helburuarekin. Horretarako, egitarau zabala prestatu du dinamikak.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2016ko abenduaren 14a

Abenduak 14:

  • Presoen egoera juridikoa aztergai, hitzaldia Aiert Larrarte abokatuarekin, 19:30ean Biteri Kultur Etxean (Hernani).
  • Bertso saioa: Jon Maia eta Amets Arzallus 18:30etatik aurrera Usurbilen.

Abenduak 15:

  • Frantzian dauden preso politikoen egoeraren inguruko hitzaldia, Miren Illarreta eta Maritxu Paulus Basurko abokatuekin, 18:00etan Usurbilen.

Abenduak 16:

  • Kalera Kalera manifestazioa, 19:00ean Arriagatik (Bilbo).
  • Hitzaldia bi preso ohiekin, 19:30ean Anoetako gaztetxean.
  • “Bisaiak. Jauziaren aurpegiak” dokumentalaren proiekzioa, 21:00etan Berako udaletxean.
  • Lazkaoko preso eta preso ohien eskulanen erakusketa, Lazkaoko frontoian.
  • Mikel Karton kantuan, 19:00etan Usurbilen.

Abenduak 17:

  • Bigarren eskuko elkartasun kale denda, egun osoan zehar Ordiziako plazan.
  • Busturialdeako preso eta iheslari ohien agerraldia, 20:00etan Gernikan.
  • Kalera eguna, Ibarran eta Zarautzen.
  • Txus Martin, Joseba Borde eta Aitzol Gogorza-ren egoera salatzeko eskualdeko kalera kalera martxa Basauriko Kartzeleraino. Ugaotik (10:00etan) eta Galdakaotik (10:30ean). 13:30ean ekitaldi politikoa Basauriko Bentako Plazan.

Abenduak 18:

  • Iheslari eta Deportatuei keinu bezala Oriaren jeitsiera txalupaz (Aginagatik Oriora). 11:30ean Aginagako Mapil-en irteera. 12:00etan ekitaldia Orioko Herriko plazan.

Abenduak 19:

  • Fichier Antiterroriste “FIJAIT” hitzaldia, Clara Rouget eta Maritxu Paulus abokatuekin, 18:30ean Usurbilen.

Abenduak 20:

  • Porrotx-en bisita, 18:00etan Usurbilen.

Abenduak 22:

  • Manifestazioa 19:00etan Gasteizen.

Abenduak 23:

  • Kantu-jira kandelekin, 18:30etatik aurrera Donostian.
  • Elkarretaratze mugikorra, dantzariak, musika eta mosaikoa, 19:30etan Beasaineko Bideluze plazan.

 Abenduak 24:

  • Inda mendira mendi martxa, Zumaia.
  • Herri lasterketa Sakana osoa gurutzatuz.
  • Ziega kalean ekimena egun osoan zehar, Markina-Xemeinen.

Abenduak 25:

  • Ez daudenen mahaiaren irudikapena Usurbilen.

Abenduak 27:

  • Gatazkaren ondorioak: zenbakiak eta irizpideak hitzaldia, 19:00etan Usurbilen.
  • Itxialdia eta bertsoak Iruñean.

Abenduak 30:

  • Azken ostirala kontzentrazioak, Donostian, Gernikan, Asteasun, Hernanin, Beasainen eta Lazkaon.

Abenduak 31:

  • Lannemezango kartzelara martxa. Autobusak Baionatik eta Donibane Garazitik 9:00etan, eta 8:00etan Pausutik.
  • Elor Txikira medi irteera 9:00tan Zegamatik.

Urtarrilak 1:

  • Adarra mendiaren igoera, 10:30etan ekitaldia gailurrean.
  • Eguberriko Kontzertua Aitor Furundarena soinujolearekin, 18:00etan Usurbilen.

Urtarrilak 3:

  • Ekainotxu pailazoen emanaldia, 18:30ean Usurbilen.

Urtarrilak 6:

  • Ekitaldi nagusia, 19:00etatik aurrera Donostian.

Urtarrilak 7:

  • Isolamenduaren aurkako manifestazioa, 19:00etan Bilbon.
  • Kontzertu erraldoia, 21:00etatik aurrera Usurbilen.

Zerrendan agertzen direnez gain, beste hainbat kontzentrazio eta ekitaldi antolatu dituzte. Egitarau osoa ikusteko: http://kalerakalera.eus/eu/herriz-herri/37-kalera-kalera-ekimenak-herriz-herri-abenduan-zehar

Egindako ekimenak  

Abenduaren 10ean eman diote hasiera ekimenari, gune nagusia izango den Kaleragunearen zabaltze ekitaldiarekin. Hurrengo egunean, herri kirol erakustaldia egin dute Usurbilgo frontoian. Bertan aritu dira Iñaki Azurmendi eta Xabier Dorronsoro aizkolariak eta Idoia Etxeberria harri jasotzailea.

Kolonbia, Irlanda eta Hego Afrikako presoen kaleratze prozesuak aztertu dituzte abenduaren 13an. Urko Aiartza abokatu eta senatari ohiak eman du hitzaldia, eta hiru prozesuek komunean dituzten puntuen inguruan aritu da.