Historiako suterik hilgarriena kiskaltzen ari da Kaliforniako mahastien eskualdea

  • Ostiral eguerdira arte 31 ziren hildakoak Kaliforniako iparraldea kiskaltzen ari diren suteen eraginez, baina ziento bat baino gehiago desagertuta dagoela diote hedabideek. Suteok kalte handiak eragin dituzte munduko ardo famatuenetakoak ekoizten dituzten mahastietan.


2017ko urriaren 13an - 14:09
Kaliforniako Napa konterrian etxea sutan. (Argazkia: CNN)

Garrak igandean pizturik, oraingoz kalterik handienak Napa eta Sonoma konterrietan utzi dituzte arrasto hilgarrienak Kaliforniako suteen marka bat baino hautsi dituzten hauek: hildako kopuru handiena (1991eko beste batek 29 pertsona hil zituen), aldi berean sekula baino sute hilgarri gehiago, kearen ondorioz inoizko airerik zikinena San Frantzisko badian...

8.000 suhiltzaile ari dira oraindik bizirik dirauten 21 sute erraldoien garrak menderatzeko borrokan, 3.500 etxe edo eraikin kiskali dira, 25.000 jende behartu dituzte agintariek etxeetatik alde egitera larrialdi zerbitzuek lana lasai egin eta arrisku handiagoak prebenitzeko. Garrek etxe bakarrez osatutako periferietako auzo osoak suntsitu dituzte.

2015eko abuztuan nozitu zuen Kaliforniak aurreko sute sail izugarria, agintariak larrialdi egoera dekretatzera eraman zituena. Duela bi urteko hartan aipatzen zen 120 urteko idorterik handiena ari zela jasaten estatu hura. Oraingoan, aldiz, aipatzen da joan den neguan egindako euriek ekarri dutela bazter guztietan sasi eta sastraka ugari hazi izana, eta horiek ihartzean Kaliforniako eremu asko erregai biltegi handi bihurtu direla. Klimaren aldaketaren eraginak ere badu garrantzia, gero eta epe laburragoan gertatzen baitira horrelako hondamendiak.

Familia bat suteak kiskalitako etxearen hondarretan aztarrika etsita.
(Argazkia: Everet Herald)
 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondamendiak
Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke 'Prestige' hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


2024-01-02 | Leire Artola Arin
Japoniako 7,6 graduko lurrikarak eragindako hildakoak erregistratutako 48ak baino gehiago izan daitezke

Astelehenean Japoniako mendebaldeko kosta kolpatu duen lurrikararen ondorioz dozenaka pertsona zaurituta eta etxebizitza ugari suntsituta daude. Gutxienez 48 hildako eragin ditu, baina hondakinen azpian harrapatutakoak “lehenbailehen” erreskatatzeko beharra... [+]


Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Gutxienez 6.200 hildako eta 10.000 desagertutik gora eragin ditu Libiako hondamendiak

Kalteturiko lurraldea hondamendi eremu izendatu dute. Gehien kaltetutako hiria Derna izan da, eta erreskate taldeek zailtasunak dituzte hara iristeko.


Eguneraketa berriak daude