- "Historiak, zoritxarrez, ez ditu metaforak kontuan hartzen" Juan Antonio Urbeltz
Azpimarragarria: "Gaur egun, tradizioa ezberdin bizi dugu. Gure gurasoek fedez bizi zituzten tradizioak; fede ofizialez. Baina bazuten fede soziala ere. Dantzan ere fedez egiten zuten. Eta hala, ez zitzaien ezer kostatzen tradizioa bizitzea. Baina hirietara hurbildu ahala, oso zaila da tradizioa fedez bizitzea. Gaur egun, sakratutasuna guztiz galduta dugu. Orduan, zer behar dugu? Gertaera kulturala bera ulertu behar dugu; sinboloen mundua eta kodifikazioa ulertu. Eta gero jantzi (...) Tradizioa gutxiesten badugu, gaizkiago biziko gara, beti; sendabidea non dagoen jakin gabe." "Euskaldunon Egunkaria"n eta "Gara"n (2000ko abenduak 2)