Historia ofizialak aipatzen ez duen Iruñea, bisita gidatuetan

  • Labrit Tours irizpidedun turismoa jarri du martxan Labrit Ondarea elkarteak. Hainbat bisita gidatu egingo dituzte Iruñean, "historia, bitxikeriak, zoko-moko ahaztuak, gizon-emakume isilaraziak" erakusteko asmoz. Izan ere, Iruñeko kaleak "liburu eta iturri ofizialetan aipatzen ez diren istorio ttipi eta handiz josita daude".


2013ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iruñeko bestelako tourrak eskainiko dituzte.

Kultur ondare ez-materialaren bilketa eta transmisioa du xede Labrit Ondarea elkarteak eta egitasmo honekin gure iraganaren aztarnak ezagutu eta ulertzeko beste modu bat bultzatu nahi du. Enrike Diez de Ulzurrun kazetari eta itzultzailea eta Gaizka Aranguren kazetaria arduratuko dira turismo bisita hauek sortu eta gidatzeaz.

Oraingoz, bost ibilbide proposamen dituzte prest: Euskal literatura Iruñean mendez mende ("Iruñeko euskal idazleek utzitako ondarea, haien bizitza, ibilbidea eta lanak. Egungo liburu ofizialetan, erdal ikasliburuetan eta karrika-izenetan tokirik ez dutenak..."); Lingua Navarrorum ("euskarak gure hirian mendez mende izan duen indarra erakusteko ibilbidea"); Sanferminak ("ibilbide honetan entzierroaren sorrera eta gorabeherak ezagutuko dituzu, ezagutu ere jaien jatorria"); Iruñea Hiri Buruzagi ("Iruñearen, Euskal Herriko hiriburuaren, irakurketa historiko-politikoa egiteko ibilbidea"); eta Ibilbidea zure modura.

Gaur arratsaldeko 19:00etan egingo dute ekimenaren aurkezpena, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Ibilbideen lehenengo datak noiz izango diren ere bertan iragarriko dituzte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Eguneraketa berriak daude