Hispanitatearen ala Herri Indigenen Erresistentzia eguna?

  • Duela 525 urte, 1492an, iritsi zen Cristobal Colon Guanahani uhartera (Bahamak). Ondorio latzak eragin zituen bidaia hark. Amerikaren kolonizazioaren hasiera. Milioika herritar hil, herri indigenak suntsitu, hitz batean esanda, genozidioa.


2017ko urriaren 12an - 10:47

Data esanguratsu hori modu ezberdinetan “ospatu” ohi da Amerikan eta baita munduan zehar ere. Espainiar estatuan, “festa nazionalaren” eguna ospatu ohi dute. Bestelako izendapenak ere jaso ohi ditu, “arrazaren eguna”, “herri indigenen eguna” edo “aniztasun kulturalaren aldeko eguna”.

Izenak berak gauza asko adierazten ditu. Historiaren irakurketa jakin bat, menperatu eta menperatzaileen arteko diskurtsoen talka. 2000. urtean Txilek “bi munduren arteko topaketaren eguna” izendatu zuen urriaren 12a. 2002an Venezuelak “herri indigenen erresistentzia eguna” gisa izendatu zuen. Oro har Latinoamerikako estatu gehienetan indigenen aldeko, kultur aniztasunaren aldeko edota deskolonizazioaren eguna ospatu ohi dute. Hala ere badaude zenbait estatu zeinetan ez den urriaren 12a ospatzen, Kuban, Panaman eta Brasilen adibidez.

Ameriketako Estatu Batuetan berriz “Kolonen eguna” ospatzen dute 1937tik. Hala ere, jada 55 hirik “Herri Indigenen Eguna” gisa izendatzen dute gaurko eguna, Los Angeles izan da erabaki hori hartu duen azken hiria.

Gurean zer?                                                                                      

Euskal Herrian ere urriaren 12a edo “Hispanitatearen” eguna aldarrikapen ugari kaleratzeko eguna izan ohi da. Jai eguna da Hego Euskal Herrian, beraz herritar askok ez dute lanik egiten. Hala ere geroz eta jende eta enpresa gehiagok egiten dute lan gaurko egunez, ARGIA da horietako bat.

Ikasleek ere “herri eskolak” deiturikoak egin ohi dituzte hainbat ikastetxetan. Jai egun arrotza dela iritzita, bestelako gai, eztabaida edo aldarrikapenetarako tartea izan ohi da hainbat ikastetxetan urriaren 12an. Ikasle Abertzaleak-ek deituta, Oarsoaldean, goizeko 9etan hasi dituzte “herri eskolak” Oreretako gaztetxean, baita Amurrion eta Santurtzin ere. Herri eskolez gain hainbat manifestazio eta ekimen ere antolatu dituzte, Donostian, Gasteizen, Ordizian, Bilbon…   

Instituzioetan ere egun honek eragin ditu eztabaidak. Nafarroako Parlamentuak erabaki du Herri Indigenen eta Kultur Aniztasunaren Eguna izatea urriaren 12a. Gobernua babesten dute lau alderdiek proposatu eta onartu dute. Arabako EH Bilduk ere izendapen bera egitea eskatu du Arabako udalerrietan zein aldundian.

Badira ordea Hispanitatearen eguna sutsuki ospatzen dutenak. Herritar ugari adi egongo dira ea ahuntza noiz abiatzen den Madrileko kaleetan gora, Espainiako armadako soldaduez lagundurik. Hori baita txanponaren beste aldea. 1492an “Amerika aurkitu” zuten horiek gaur ere zuzenbide estatua eta demokrazia gisako hitzak ez dituzte euren diskurtsoetatik kanpo utziko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri indigenak
Orellanak arrazoi zuen

XVI. mendean Francisco de Orellana espainiar konkistatzaileak Amazonas ibaian gora nabigatu zuenean, ibaiaren alde banatan hiri handiak zeudela esan zuen. Inork gutxik sinistu zion orduan, eta are gutxiago hurrengo mendeetan, konkistak berak suntsitutakoaren arrastorik aurkitu... [+]


2023-12-31 | Leire Artola Arin
Melvin Picón, Guatemalako jatorrizko herrien lurren defentsan:
“Proiektuak geldiarazi ditugu, komunitateak zortzi urtez egon direlako erresistentzian”

Melvin Picón (Coban, Guatemala, 1979) maia q'eqchi' komunitatekoa da, eta Guatemala iparraldeko Alta Verapaz departamendutik etorri da Euskal Herrira, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean. Jatorrizko herrien defentsarako hamaika elkarte eta... [+]


Ahots autoktonoak

Joan den martxoaren 23an, Seuil frantses argitaletxe ospetsuak abiarazi zuen literatur sail berri bat, “Ahots autoktonoak” deitua. Un livre dans ma valise (Liburu bat nire balizan) webgunean, Laurence Baulande sailaren zuzendariak azaldu zuen orduan egitasmoaren... [+]


Gutxienez 34 ekintzaile indigena atxilotu dituzte Etxe Zuriaren aurrean, Leonard Peltier presoa askatzeko eskatzeagatik

Peltierrek 47 urte daramatza kartzelan, FBIko bi agente hiltzea egotzita. Presoak beti defendatu du bere errugabetasuna, eta nazioarteko hainbat erakundek eskatu izan dute bera aske uzteko.


2023-09-01 | Ilargi Manzanares
Haserrea piztu du Argentinako telebista batean bi indigenari emandako tratuak

Kantuta Killa eta Wari Rimachi, Ayllu Mayu Wasi komunitateko bi indigenari barre egin zieten Bien de mañana programan. Erasoak salaketa asko eragin ditu, eta programak barkamena eskatu behar izan du.


Eguneraketa berriak daude