Olatz Berrojalbiziri hirurogei euroko isuna jarri diote ertzainen aurrean gaztelaniaz identifikatzeari uko egin ziolako. Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak epaia kritikatu du eta euskaldunoi euskaraz hitz egitea eskatzea garesti ateratzen zaigula adierazi du. Bestalde, lekuko gisa deklaratu behar zuen lagun batek ezin izan du euskaraz deklaratu Gernika-Lumoko epaitegian. Abokatuak itzultzailea aurrez eskatu behar zuela azaldu zuen epaileak. Gertakari horiek guztiak salatzeko, manifestazioa egingo da Gernikan ostiralean (12), hizkuntza eskubideen alde.