Sarrikoko EKT Ekonomia Talde Kritikoko ikasleek III. Kontraekonomia Jardunaldiak antolatu dituzte, apirilaren 18tik maiatzaren 2ra bitarte. Hitzaldiz osatutako egitarau zabala prestatu dute "ekonomia ortodoxoaren dogma eta mitoak hautsi eta herritarren mesedetara egongo den ekonomia" ereduak aurkezteko.
Antolatzaileek argitu dutenez, "kapitalismoak berezko dituen krisietako batean luze daramagu, eta geroz eta bistakoagoa da desberdintasun sozialak areagotu eta prekarietatea zabaldu egin dela, eta gainera diotena diotela ere, egoerak ez duela hobera egingo".
Era berean, salatu dute haien fakultatean ekonomia zientzia soziala dela "aspaldi ahaztu zutela" aspaldi. Ondorioz, Sarrikoko ikasle mugimenduak "ekonomia ortodoxoaren dogma eta mitoak hautsi eta herritarren mesedetara egongo den ekonomia ereduak" aurkezten jarduten duela azaldu dute. Beraz, Sarrikoko unibertsitateko ikasleak, ikasleak oro har eta baita herritar guztiak ere gonbidatzen dituzte III. Kontraekonomia Jardunaldietan parte hartzera, "ekonomiak herritar guztiona behar duelako, eta ez elite gorbatadunarena soilik".
Egitaraua
• Apirilak 18, 17:00. Gentrifikazioa euskaraz donostiartzea esaten da: zer da eta Donostiaren kasua. Andeka Larrea (filosofo eta antropologoa) eta Markel Ormazabal (soziologo eta aktibista politikoa).
• Apirilak 19, 18:30. Langile klasearen antolakuntzaren erronkak: eredu sindikalak. ELA, LAB eta CNT.
• Apirilak 21, 18:30. Auge y derrumbe del milagro económico español. Javier Murillo (Ekonomian doktorea).
• Apirilak 25, 18:00. Marxismoa eta krisiak: sarrera bat. EKT.
• Apirilak 26, 16:30. El euro contra la ilusión reformista. Joaquín Arriola (Sarrikoko irakaslea).
• Apirilak 27, 17:00. Ekonomia feministaren ekarpenak: enplegutik harago. Mertxe Larrañaga (Sarrikoko irakaslea).
• Maiatzak 2, 16:00. Límites de la socialdemocracia (caso sueco). Mario del Rosal (Ekonomian doktorea).
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra