Joan den larunbatean hiru poliziak jipoi latza eman zioten Parisko musika estudio batzuetan Michel Zecler musika ekoizleari. Jipoiak hamairu minutuz iraun zuen eta estudioko bideoak dena grabatu zuen. Irainak ere etengabekoak izan ziren, besteak beste, "beltz zikin hori". Poliziei espedientea ireki diete eta eskantalua piztu da Frantzia osoan, polizia biolentzia kasu berriagatik.
Gertaerak gizona bere estudiora zihoanean hasi ziren, antza mosukoaren harira poliziek zerbait adierazi ondoren. Bideoan ikusten da Zekler bere musika estudiora sartzen dela eta berehala hiru polizia ere bai, bera helduz eta tira-biran hasiz. Hiru poliziek lortzen dute atea ixtea eta ondoren kolpe zaparrada dator, etengabeko irainekin lagunduta.
Gizona atxilotuta eraman zuten, ubeldura eta zauri ugarirekin. Kalean ere jaso zituen polizien kolpeak, auzoko baten grabaketak erakutsi duen gisan. Zeklerren esanetan, bera etengabe saiatu zen biolentziaz ez erantzuten, gero poliziek inongo aitzakiarik izan ez zezaten. Hala ere, polizien txostenak jaso zuen gizonak eraso egin ziela.
Bideoak, ordea, argi uzten du zer gertatu zen. Barne eta Justizia ministroek gertatutakoa onartezina dela adierazi dute publikoki. Azkenean lau izan dira karguetan suspendituak izan diren poliziak, jipoian parte hartu duten hirurak eta beste laugarren bat, antza negar eragiteko granada bat jaurti zuelako musika esturioaren barruan.
Zeclerren abokatuak jakinarazi duenez, egoeraren gogorrean bere bezeroak zortea ere izan dut grabazioek argi erakusten baitute gertatu dena, "bestela, Michel orain agian espetxean legoke". Eric Dupond-Moretti Justizia ministroak ere onartu du irudi hauek gabe ez litzatekeela kasu hau ezagutuko.
Kasua ezagutu da, hain zuzen ere, Macronen Gobernua prestatzen ari den segurtasunaren legearen arabera, polizia grabatzea delitua izango denean.
Loopsider webguneak kaleratu zuen erasoaren bideoa:
DOCUMENT: la séquence intégrale des 13 minutes de l'agression policière contre un producteur de musique parisien. Attention: images difficiles de violences et d'insultes racistes. pic.twitter.com/37EbfgID2T
— Loopsider (@Loopsidernews) November 26, 2020