Gertaeren bideo bat zabaldu zen sare sozialetan duela hiru aste, baina asteartera arte ez dituzte susmagarriak deklaratzera deitu. “Zauri larriak” egitea leporatu diete Espainiako hiru militarri.
Duela hiru aste izan zen erasoa, irailaren 29an, baina Iruñeko Foruzaingoak asteartean atxilotu zituen lau pertsonak, Iruñeko diskoteka baten atarian gazte bat jipoitzeagatik. Atxilotuetako hiru Espainiako Armadako kideak dira. Gaztea ospitaleratu behar izan zuten, eta ebakuntza kirurgikoa egin behar izan zioten, hainbat haustura zituen. Gaur deklaratu dituzte epaileen aurrean eta ondoren behin behinean aske utzi dituzte
Erasoa goizaldean gertatu zen, Zentral diskotekaren irteeran, Iruñeko Alde Zaharrean, barruan hasitako tira-bira baten ondorioz. Bideoan ikusten da erasotzaileak bat eginda ari direla gaztea menpean hartzeko. Militarretako batek itotzeko maniobra bat egiten dio, eta orduan, besteek hura jipoitu egiten dute. Inguruko pertsonen laguntzari esker, mutila militarrengandik askatu eta ondoren ospitaleratu behar izan zuten.
Anonimoki sare sozialetan zabaldu den erasoaren bideoa: