argia.eus
INPRIMATU
Hiru lurrikara izan dira Iruñerrian
  • Richter eskalan 1,6 eta 2 arteko intentsitatea izan dute. Epizentroak Antsoainen, Berriozarren eta Iruñean eduki dituzte. Igande gauean eta astelehen goizaldean izan dira.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko urriaren 01a
Iruñerria, artxiboko irudi batean.

Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak jakinarazi duenez, astelehen goizaldean eta igande gauean hiru lurrikara izan ziren Iruñerrian. Lehena igandean, 22:15ean izan zen, 2ko intentsitatearekin, eta epizentroa Antsoainen eduki zuen. Bigarrena, egun bereko 23:14an, 1,6ko intentsitatearekin eta epizentroa Berriozarren zuela. Eta hirugarrena asteleheneko 4:33an, 2ko intentsitatearen, eta epizentroa Iruñean zeukala.