Hiru kantagile gai bakarrean: Kanta


2008ko abenduaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Josu Zabala: "Nik esango nuke dela literaturaren eta musikaren arteko gurutzaketan egon daitekeen produkturik txikiena. Literaturaren eta musikaren alaba txikia. Hitz batzuk doinu batekin lotuak, eta kantatuko duen ahots batekin (...) Bala bat izan behar du kantak, gizarteari ondo kontzentraturik bidaltzen zaion ideia bat, ideia edo sentimendu garbia eta zehatza. Hori lortzen duenak, perla bat sortu du".

Ruper Ordorika: "Askotan mugak libertatea ematen dizu, muga da testua bere horretan eman behar dela eta horri jarraiki batzuetan iristen zara kantu molde ortodoxoetatik alde egitera. Baina azken urte luzeetan egin ditudan kanta gehienak musikatik abiatuta egin ditut (...) Zibernetika sartu zenetik dauden aldaketak izugarriak dira, eta oraindik ezin pentsatuzkoak. Oraindik ari gara makinekin ezintasun horretan, haurrak bezala programatzen kantuak, konpasak... Hortik sortuko da estetika berri bat. Zineak antzerkia jan zuen bezala".

Eñaut Etxamendi: "Beti lehenbizi doinua egin, hautatua nuen lemarekin, eta gero hori zabaldu behar bertsotan. Horretan beti desplazer bat sentitu dut. Bertsoa gartzela bat da, ez da beste ezer. Aldiz, abots hutsez ari banaiz, adibidez jotak egiten duen bezala, horretan ez duzu hitz bat esaten baina dena esaten duzu".

(2008-12-28, 127. zenbakia)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ruper Ordorika
Ruper Ordorika
Mendea eta segundua gurutzatzen dituena

Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.


2022-09-27 | ARGIA
Haur eta gazte literaturaren azoka Sarara itzuliko da

Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


2022-03-13 | Xalba Ramirez
Santa Anara

Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.

Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]


Zerutik gertu

Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]


Eguneraketa berriak daude