Bizi! mugimendu altermundialistako hiru kide, kanguruz mozorrotuak, errezibitu zituen atzo Societé Générale bankuak Baionan duen bulegoko zuzendariak eta konpromisoa hartu zuen konpainiaren zuzendari nagusiari helarazteko hauen mezua: bertan behera utzi dezatela Australian Alpha Coal konpainiak ireki nahi duen ikatz meategiaren asmoa.
Ane Lusarretak ARGIA honetan azaldua du Bizi!-ren azken ekintzaren muina. Atzokoa izan da Bizi!koek kanpaina berotzeko emandako hurrengo urrats irudimentsua.
Militanteek “3 kanguru errezebituak izan dira Société Générale-eko eskualde zuzendariataz” albistean esplikatu dituzte ekintzaren xehetasunak eta zergatiak.
Frantziako telebistari bideo honetan mintzo zaizkio: