Hiru inkesta, panorama politikoaren aldaketaren iragarle

  • Asteburuan hiru inkestak Espainiako hauteskunde orokorretan eta udal hauteskundeetan egon daitezkeen emaitzak aurreikusi dituzte. El Mundo, El Periódico eta Garak egin dituzte galdeketak. Hiruretan da nabaria Podemos alderdiaren gorakada.


2014ko azaroaren 24an - 12:10
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
El Mundoren inkestaren arabera, Podemosek hauteskunde orokorretan bozen %28,3 lortuko lituzke, PP eta PSOEren aurretik. (Arg: vozpopuli.com)

Gipuzkoan, EH Bildu tinko

Garak egindako galdeketak EH Bilduk Gipuzkoan lehen indarra izaten jarraituko lukeela dio. Eskualdeei erreparatuz, Donostialdean gora egingo lukete koalizioaren aldeko bozek. Deba-Urola bailaran, ordea, aulki bi galtzeko arriskua du.  

EAJk 2011ko maila berean jarraituko duela aurreikusten dute Gararen emaitzek, hamalau aulkirekin. Bizkaian berriro ere nagusi izateko aukeren gehiengoa dute jeltzaleek.

Podemosen Gipuzkoan ere baditu bozkatzaileak; %13,3k emango liokete botoa Pablo Iglesiasen alderdiari, inkesta horren arabera. PPk eta PSEk bozak galduko lituzkete igoera horren ondorioz, eta baita EH Bilduk ere; %5eko babesa kenduko lioke zehazki Podemosek alderdiak koalizioari.

Espainiako alderdi-bitasunaren haustura

Bestetik, Espainiako boto-intentzioa islatu du bere galdeketan El Mundok. Podemosek hauteskunde orokorretan bozen %28,3 lortuko lituzke, PP eta PSOEren aurretik; herritarren %26,3k eta %20k bozkatuko lituzkete orain arteko alderdi hegemonikoak, hurrenez hurren.

Inkesta horren emaitza baieztatuko balitz, Espainiako Kongresuan hiru zutabe nagusi egongo lirateke, eta sei talde txiki, %5etik beherako ordezkaritzarekin.

Katalunian ere, Podemos lehen postuan

El Periodicok Kataluniako egoera orokorra bildu nahi izan du. Galdeketa horretan Podemos da gailurra, bozen %22,8rekin.

Alderdi politiko bilakatu zenetik zortzi hilabete baino ez dira igaro, eta Herrialde Katalanetan oraindik ez du egitura jakinik, baina Kongresurako hauteskundeak gaur egingo balira, hamar eta hamabi aulki bitartean lortuko lituzke Podemosek.

Bartzelonan alderdi nagusia izango litzateke, eta baita gainerako probintzietako hiriburuetan ere.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podemos
Ahal Dugu eta Sumar bananduta aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara

Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


Sumar koalizioa Madrilen bai, baina Gasteizen ez

Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


2023-05-29 | ARGIA
EH Bilduk eta abstentzioak EAJren nagusitasuna apaldu dute

Abstentzio handiko hauteskundeak izan dira, eta lehia handiena EAJ eta EH Bilduren artean izan da: lehenengoak behera egin du eta bigarrenak gora. Nafarroako Legebiltzarrean UPNk mantendu du 2019ko garaipena, eta PSNk bigarren postua. Araba eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, EAJk... [+]


Eguneraketa berriak daude