Hiru ikasleri eraso egin diete eta kalera ateratzeko deia egin dute eragile feministek

  • GUET talde feministak salatu duenez, hiru ikasleri eraso egin zieten aurreko ostegunean. Elkarretaratzea eta pegada masiboa egingo dute arratsaldean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 28an - 16:59

GUET talde feministak jakinarazi duenez, hiru ikasleri eraso egin diete. Aurreko ostegunean, hiru emakume ikasle larriki erasotuak izan ziren, erasoa gainera beraien eremu intimoenean gertatuz: “Euren etxeetan, eta beraz teorian seguruen gauden lekuan ere hala ez gaudela erakusten du”, azaldu dute.

Eraso hau kasu isolatu bat ez dela azaldu dute eragile feministatik, “izan ere egunero milaka emakumeri egiten zaigu eraso eta zapalduak gara emakume izate hutsagatik”.

Oharrean ere “nazkatuta” daudela adierazi dute eta EHU-k instituzio publiko moduan ez duela inolako babesik eskaintzen salatu dute. “Ustezko protokolo bat baldin badauka, ikasleok horren berririk ez dugu, eta gainera ez dugu gure burua ikusten beraien eskuetan jarririk inolako soluzio eta babesik jasoko”.

Unibertsitatea talde feminista bezala, erasotuei behar duten laguntza eta babes guztia eskainiko die GUET taldeak. Aldi berean, erasotzaile ororen aurrean “hortzak zorrotz erakusteko prest eta indartsu gaudela ozen oihukatu nahi dugu”.

Elkarretaratzea ostegun arratsaldean

Erasoa salatzeko, hurrengo deialdia luzatu dute sare sozialetan: 19:00etan Kutxin egingo den pegada masiboa eta kontzentrazioa, gaur bertan.

 

Albiste hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

Azaroaren 30eko Greba Orokorretik "indartuta" eta "saretuta" atera dira feministak. Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak nabarmendu du horri esker mugimendu feministak zaintzaren auzia erdigunean jarri duela. Horrez... [+]


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
"Ukitzen banauzu, txikituko zaitugu" lelopean autodefentsa feminista aldarrikatu dute Iruñean

Mugimendu feministak deitutako manifestazioan bildu dira ehunka pertsona, Iruñeko Alde Zaharretik Sanfermin bezperan. Eraso matxistarik ez dutela onartuko adierazi dute.


2023-05-14 | Diana Franco
Teknologia
Jakitetik egitera

Orain dela zenbait urte, lagun batek hainbat gogoeta partekatu zuen nirekin, digitalizazioa eta zaintzari lotuta. Eskarmentu handiko emakumea da, munduan bere izateak zauri txikiena egiteko bidean, izan behar dituen bizitza on baterako jokabideak oso barneratuta dituena. Eremu... [+]


Zazpi esaldi feminismoaren ezjakinak eta aurkakoak erraz detektatzeko

Zure aurrean dago pertsona hori, apur bat ozen esaten dizuna, zuri, berak ez duela feminismorik behar. Gizona izan daiteke, emakumea ere bai… Bere burua ezkertiartzat ere har dezake. Edozein dela ere, berak gauza batzuk badakizki jada, zuk baino dezente gehiago. Zu... [+]


Eguneraketa berriak daude