argia.eus
INPRIMATU
Bi hildako eta zazpi atxilotu Parisen egindako polizia operazioan
  • Paris iparraldeko Saint Denis auzoan asteazken goizaldean hasitako polizia operazioa bukatu dela jakinarazi du Stéphane Le Foll gobernuko bozeramaileak. Goizaldean, 4:20an hasi dute operazioa. Bi pertsona hil dituzte, eta zazpi atxilotu. Ez dituzte identifikatu.

ARGIA @argia 2015eko azaroaren 18a
Militarrak Parisko Saint Denis auzoan.

Poliziak eraikinera sartu direnean emakume batek bere burua leherrarazi du. Beste pertsona bat operazioan hil dutela jakinarazi du poliziak. Azken datuen arabera zazpi dira atxilotuak. Poliziak ez du argitu nortzuk diren atxilotuak. Operazioaren helburua Abdelhamid Abaaoud litzateke, ustez Parisen joan den ostiralean egindako atentatuen antolatzaileetako bat. Poliziak ez du argitu Abaaouden egoera.

Zuzeneko irudiak Sky News katearen bitartez.

Hainbat leherketa eta tiro hots entzun dituzte inguruko lekukoek prentsari kontatu diotenez. Militarren presentzia oso handia da Saint Denniseko auzoan. Le Mondek argitaratutako mapa:

13. linea pasatzen den Saint Denniseko geltokia itxita dago. Auzotik pasatzen diren autobus lineak ere eten dituzte. Gobernuak jakinarazi du auzoan dauden unibertsitate, goi eskola, lizeo eta eskola guztiak itxi dituztela.

Lehen irudiak: