argia.eus
INPRIMATU
Hiru gizon kartzelaratu dituzte Lapurdin, bikotekidea erasotzeagatik
  • Bikotearen kontrako indarkeria leporaturik, preso sartu dituzte hiru gizon lapurtar. Abenduaren 12 eta 16ean ukanen dute auzia. Hiruek dituzte indarkeria matxistari loturiko aurrekariak.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2019ko azaroaren 26a
Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa, Baionan

Bikotearen kontrako indarkeria leporaturik, preso sartu dituzte hiru gizon lapurtar. Azaroak 25ean pasa dira epailearen aitzinetik, baina defentsa prestatzeko denbora gehiago eskaturik, abendura atzeratua izan zaie epaiketa. Miarritzeko bi erasotzaileen auzia abenduaren 12ean eginen dute eta Hendaiakoarena 16ean, biak Baionako epaitegian.

Gertakarien "muturreko larritasuna" ikusirik eta indarkeria berriro bideratzeko arriskua dagoelako, preso segituko dute bitartean hiru gizonek. Hiruek dituzte indarkeria matxistari loturiko aurrekariak.

.