Mixele Aguerre (Galdutako euskara berreskuratu du eta egun euskara irakaslea da): "Euskaraz ikasten baduzu, euskaraz egiten baduzu euskarak itzultzen dizu zerbait, gauza hori, bizitzen eta arnasten duzun gauza hori. Ongi etorri hori bizi nahi duten guziei, nahi baduzu".
Jose Pérez Maroto (Euskara ikasten ari da hirugarren urtez AEKren Leioako euskaltegian): "Lagun batekin joan nintzen mendira, frantses batekin egin genuen topo eta nire laguna harekin hasi zen ingelesez, baina nik ez nekien, eta pentsatu nuen: “Gaztea naiz, zergatik ez dut ikasi hizkuntza bat?”. Lehenengo, noski, nire herriko hizkuntza da ikasi behar dudana".
Enrike Díaz de Durana (Euskara ikasten aritu da eta oraingoz ez du gehiago jarraituko): "Ez naiz baldarra hizkuntzak ikasten, arazorik ez dut inoiz izan frantsesa ikasten, ezta ingelesa ikasten ere. Aldiz, oso zaila iruditu zait euskara. Alderantziz hitz egin beharra! Hitzen bukaeran egotea giltza, esaldiak atzekoz aurrera antolatu beharra… zaila. Uste dut zaila dela lan egin eta euskara ikastea, oso zaila". (2.176 zenbakia, 2009-03-15)