Hiru ataletan banaturiko egitaraua eskainiko dute Gazte Akelarrean: lurra, gorputza(k) eta sua

  • Martxoaren 30 eta 31n Oiartzunen ospatuko duten topaguneko egitarauko lehen zertzeladak eman dituzte Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek. Formakuntzarako eta eztabaidarako hitzaldi eta tailer ugari eskainiko dituzte

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 20an - 08:39
Gazte Akelarreko sarreren salmenta puntuak (Arg: Topatu)

Feminismoa, memoria historikoa, internazionalismoa, klase borroka, ekonomia sozial eraldatzailea, amalurraren defentsa, euskara... Gai ugari lantzeko aukera eskainiko dute Aitzinak eta Ernaik martxoaren 30tik apirilaren 1era antolatutako Gazte Akelarrean. Hiru ataletan banatu dituzte egitarauko lehen zertzeladak: lurra, gorputza(k) eta sua. Gazteakelarrea.info webgunean eman dute xehetasun guztien berri.

Gazte Akelarreko bonoak salgai daude jada Euskal Herriko txoko ugaritan.

Albiste hau Topatu.eus webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude