Hiriko proiektuaren arduradunak kiebraren erruduntzat jo ditu epaileak

  • Hiriko auto elektrikoa sustatu zuen konpainiako arduradunak enpresaren kiebraren erruduntzat jo ditu Gasteizko merkataritza-epaitegiak. Jesus Echave, Iñigo Antia, Jose Luis Bengochea eta Fernando Achaerandiok 530.000 euroko indemnizazioa ordaindu beharko diete hartzekodunei.

Auto elektrikoak Araban ekoizteko proiektuak porrot egin eta milioika euro publiko galdu ziren (argazkia: Robert Hextall).

2017ko abenduaren 20an - 16:32

Gainera, bi urteko inhabilitazioa ezarri die besteren jabetzak administratzeko eta beste edozein pertsona ordezkatzeko. Sententziak, bestalde, ez ditu erruduntzat jo Hiriko proiektuan parte hartu zuten hamar enpresa eta ardurarik ez zutela izan ebatzi du.

18,9 milioi euroko zuloa utzi zuen Hiriko auto elektrikoaren proiektuak. Euskal erakundeek eta Espainiako Estatuak finantzatu zuten egitasmoa. Behin porrot eginda, enpresarentzat izendatu zuten konkurtso-administratzaileak, Francisco Javier Escobosak, epaiketan adierazi du Hiriko proiektua gauzatu behar zuen Afypaida elkartea kaudimenik gabe geratzearen arduradunak zigortutako lau pertsonak izan direla.

Hiriko huts egindako beste zenbait automobil-proiektuetako bat izan zen. Harekin batera pentsatu ziren inbertsio handiak eskatu zituzten beste ideia batzuk ere, hala nola, Epsilon Euskadi taldea, 1 Formulako automobil-talde bat sortzea xede zuena –50 milioi euroko zuloa eragin zuen– eta lasterketak egiteko eraiki behar zuten zirkuitua Arakamendin. Huts egindako egitasmo horiek diru-galera handiak eragin dizkiote EAEko erakunde publikoei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epsilon auzia
8 urteko kartzela eskatu dute Epsilonen kudeatzaile ohiarentzat

Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatu du Joan Villadelprat Epsilon automobilgintza enpresako gestore izandakoarentzat. Iruzur ekonomikoa egin zuela hiru urte atzera izandako epaiketan erakutsi zen, eta orduan 900.000 euro ordaindu behar izan zituen.


Hiriko auto elektrikoaren sustatzaileen kontra kereila kriminala jarri du Arabako fiskalak

Diru zuriketa eta iruzurra leporatzen die, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako 17,7 milioi euro bidegabe xahutzeagatik.


Epsilon auzia: Legebiltzarrak EAJk egindako kudeaketa txarretsi du

Epsilon eta Hiriko auziengatik EAEko Legebiltzarrean egin den ikerketa batzordearen ondorioak onartu ditu Legebiltzarrak. 2007an karguan zeuden Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako zenbait kideri erantzukizun politikoa eskatu zaie, automobilen industriari lotutako bi... [+]


2014-07-11 | Judith Perez
Epsilon auziaren ikerketa batzordeak erantzukizuna EAJri leporatu dio

Epsilon eta Hiriko auzien Ikerketa Batzordeak behin betiko ebazpena onartu du, EAJren kontrako bozkekin. Oposizioko alderdien arabera, erakundeen inplikazioak bi proiektuetan diru-kutxa publikoetan eragin du, eta, beraz, erabakiak hartu zituzten jeltzaleek “erantzukizun... [+]


Eguneraketa berriak daude